Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2026ko irailaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3945

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean (Araba) farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazteko dena.

Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Vitoria-Gasteizko farmazia-eskualdean (Araba) dagoen farmazia-bulego baten % 100 eskualdatzeko proposamena dagoela jakinarazten da.

Hura eskuratzeko interesa duten farmazialariek leku hauetan lortu ahal izango dituzte espedienteko argibideak, farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako xehetasunei buruzkoak:

– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.

– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.

– Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Recalde zumarkalea 39, Bilbao.

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Farmazia-bulegoa eskuratzeko eskabideei 274,81 euroko tasa ezarriko zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 7a.

Farmaziako zuzendaria,

JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala