
179. zk., 2026ko irailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3943
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 7koa, Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, birkokatzeko eskaeraren ebazpenari buruzko informazioa jakinarazteko dena.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesdunak Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan agertu ahal izango dira (Kale Nagusia 85, Bilbao), bost eguneko epean, administrazio-egintzaren testu osoa ezagutzeko, eta ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea izango du, agertzen denetik hasita, edo, adierazitako epean agerraldirik ez badago, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Bilbao, 2026ko irailaren 7a.
Bizkaiko Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,
M.ª DE LAS MERCEDES FERNÁNDEZ URCEY.
RSS