
179. zk., 2026ko irailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3940
EBAZPENA, 2026ko irailaren 3koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2026ko martxoaren 26ko Ebazpena, 2026ko lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskabideen azterketa eta balorazioa egingo duen Hautaketa Batzorderako kide berriak izendatzeko.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2026ko martxoaren 26ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2026rako laguntzen deialdia egin zen eta deialdia arautzen duten oinarriak onartu ziren (maiatzaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 94. zk.).
Ebazpen horrek deialdiaren oinarriak onartzen ditu, eta 8. oinarrian ezartzen du kide anitzeko organoa eratuko dela, hautaketa-batzordea izenekoa, eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko; oinarri berean aipatzen dira batzorde hori osatuko duten eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziara atxikitako teknikariak.
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea amaituta, teknikari gehiago sartu behar dira 2026ko lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egingo duen hautaketa-batzordean.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikari hauek izendatzea 2026ko lankidetza-proiektuetarako laguntza-eskabideen azterketa teknikoa eta balorazioa egingo duen hautaketa-batzordeko kide gisa:
– Begoña Dorronsoro Villanueva andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
– Leire Gutierrez Díez andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
Nagore Achutegui Echezarreta andrea, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lankidetzarako teknikaria.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzibidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 3a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS