
179. zk., 2026ko irailaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3930
151/2026 DEKRETUA, irailaren 15ekoa, Aurrekontuen zuzendaria kargutik kentzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2026ko irailaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Josu Iñaki Garay Ibañez de Elejalde jauna Aurrekontuen zuzendari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko irailaren 15ean.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS