
177. zk., 2026ko irailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3913
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. atalean bideratutako 621/2026 prozedura arruntean interesa dutenak.
Zerbitzu-zuzendariak erabaki du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
621/2026 prozedura arrunta: Gestión Minero Ambiental S.L. enpresak 2026-07-27an jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasunaren Sailaren 2026-06-15eko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen 2026-02-13ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horren bidez, ukatu egin zen Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako udalerrian dauden c) sekzioko 6953 Ezequielaren, 11605 Ezequielaren Hirugarren Demasiaren eta 10683 Alertaren emakiden 2026rako lan-planaren onarpena, eta 1. luzapenari dagozkion betebeharrak betetzeko eskatu zitzaion.
Hori dela eta, bat etorriz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin, epatu egiten dira espediente horretan interesa dutenak, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.
RSS