
177. zk., 2026ko irailaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3912
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita FCC Ámbito S.A. enpresak (Bistibietako zabortegia) Lemoako udalerrian (Bizkaia) dagoen hondakin ez-arriskutsuen zabortegiko jardueraren ingurumen-baimen integratuaren funtsezko aldaketarako aurkeztu dituen proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, ezartzen du ingurumen-baimen bateratua izan behar dela 1. eranskinean jasotako jardueretako batzuk egiten diren instalazioetan eraikuntza-, muntatze-, ustiapen- edo lekualdatze-lanak egiteko edo horietan funtsezko aldaketaren bat egiteko.
Ingurumen-baimen integratuaren helburua da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura ekiditeko baldintzak ezartzea eta, hori egin ezin denean, kutsadura murrizteko eta kontrolatzeko baldintzak ezartzea. Horretarako, kutsadura prebenitzeko eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarriko da, ingurumena oro har ahalik eta gehien babesteko.
Testu bategin horretako 7. artikuluaren arabera, funtsezko aldaketak egingo dira hasierako proiektuan egin diren aldaketak 1. eranskinean ezartzen diren edukiera-atalaseetara heltzen badira.
Bestalde, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuaren 16. artikuluak xedatzen duenez, eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa aurkeztu denean, horiek jendaurrean erakusteko epealdi bat ezarri behar da, gutxienez 30 egunekoa.
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeak 7. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, obrak, instalazioak edo 1. eranskinean jasotako jardueretako bat egin beharra dakarten proiektuei (publiko zein pribatuei) ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egin behar zaie, legeak ezarritako moduan.
Ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozedura arruntak aurreikusten du organo substantiboak proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidea egitea, gutxienez hogeita hamar egun balioduneko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean eta haren egoitza elektronikoan iragarri ondoren.
Bestalde, abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak ezartzen duenez, autonomia-erkidegoek beharrezkoa dena xedatuko dute ingurumen-baimen integratua emateko prozeduran ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren arloko jarduketak sartu ahal izateko, hala eska badaiteke eta horretarako eskumena autonomia-erkidegoarena bada.
Hondakin ez-arriskutsuen zabortegiko jarduera denez, ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-inpaktuaren adierazpen arrunta lortze aldera, proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aldi bakarrean jarri behar dira, biak batera, jendaurrean.
Adierazitako guztiagatik, IPPC AAI00089_MS_2026_001 espedientea jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egokitzat jotzen diren alegazioak eta oharrak aurkezteko.
Jendaurreko informazio-aldiaren izapidea aplikatu behar zaion instalazioaren espedientea Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan egongo da eskuragarri (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 7a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS