Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2026ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3910

IRAGARKIA, Ingurumeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazpen bat jakinarazten baita. Ebazpen horren bidez, likidazioan dagoen Verter Recycling 2000 S.L. enpresari eskatzen zaio ingurumen-kalteak prebenitzeko eta saihesteko neurriak har ditzala bere titulartasuneko hondakin ez-arriskutsuen zabortegian, Zaldibarko udal-mugartean.

Ingurumeneko sailburuordearen 2026ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez, likidazioan dagoen Verter Recycling 2000 S.L. enpresari eskatzen zaio ingurumen-kalteak prebenitzeko eta saihesteko neurriak har ditzala bere titulartasuneko hondakin ez-arriskutsuen zabortegian, Zaldibarko udal-mugartean.

Aipatutako dokumentuak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Interesdunek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) dute eskuragarri dokumentuen testu osoa.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 4a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSU BILBAO BEGOÑA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala