Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

177. zk., 2026ko irailaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3908

IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratutako 501/2026 prozedura arruntean.

Enplegu Publikoko zuzendariak xedatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. sekziora igortzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

501/2026 prozedura arrunta: Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren (maiatzaren 4ko EHAAA) aurka errekurtsoa jartzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egin zuen.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 4a.

Enplegu Publikoko zuzendaria,

NEKANE COBOS SALINAS.


Azterketa dokumentala