Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

176. zk., 2026ko irailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
3897

IRAGARKIA, uren aprobetxamendurako eskubidea iraungi dela interesdunei jakinarazteko dena.

Aprobetxamenduen Arloa – Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularren jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakinarazten da ezen, Uraren Legearen 53. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz eta xede horretarako hasitako espedienteen ondorioz, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez, iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten espedienteak ebatzi direla.

Ekainaren 23ko Uraren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 27a.

Zuzendari nagusia.
E.E. (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala