
176. zk., 2026ko irailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3896
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Usurbil udal-mugarteko (Gipuzkoa) Zangozar-Aginaga parajean dagoen AR-3 iturburutik, animaliak babesteko aterpe bat hornitzeko xedez, urtean 1.000 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzeko espedientea.
– Espedientearen kodea: A-G-2026-0008.
– Eskatzailea: Gipuzkoako Animaliak eta Landareak Babesteko Elkartea.
– Jardueraren kokapena: Usurbil (Gipuzkoa).
– Hargune puntua (koordenadak UTM (ETRS89)): X: 575.535 Y: 4.794.081.
– Eskatutako urteko bolumena: 1000 m3/urte.
– Uraren erabilera: animaliak babesteko aterpe baten hornidura.
– Obren deskribapena: iturburuko urak, kutxeta baten bidez bilduak, aterpean dagoen biltegiratze-deposito batera bideratzen dira, ondoren erabiltzeko (animalien kontsumoa, instalazioen garbiketa eta zentroaren beste erabilera osagarri batzuk).
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Informazio Publikoa atalean ere.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 21a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS