
176. zk., 2026ko irailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
3891
AGINDUA, 2026ko irailaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Maristak Bilbao» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari baimendutako unitateak aldatzeko dena.
Bilboko (Bizkaia) «Maristak Euskadi Fundazioa» erakundeak, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izenean egin duen espedientea aztertu da, Haur Hezkuntzako Hezkuntza Bereziko unitate bat gehitzeko baimena.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen dituen agiriak erantsi zaizkio espedienteari, eta gai horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Hezkuntzarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, unibertsitatez kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatua) eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako lege-arauak. Horiek horrela honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilboko udalerriko (Bizkaia) «Maristak Euskadi Fundazioaren» «Maristak Bilbao» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea, Haur Hezkuntzako Hezkuntza Bereziko gela egonkor bati dagokiona.
Bigarrena.– Titulartasun-aldaketak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan eta ikastetxea Hezkuntza Sailaren Unibertsitatez kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:
Kode-zenbakiak: 014639 (EAE) eta 48002390 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «Maristak Bilbao».
Titularra: «Maristak Euskadi Fundazioa».
Helbidea: Iturribide, 78.
Udalerria: Bilbao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Baimendutako irakaskuntzak:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 4 unitate, honako edukierakoak:
• 4 unitate 2-3 urte bitarteko haurrentzat, unitate bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Lehen Hezkuntza: 18 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierakoa.
– Batxilergoa: Zientziak eta Teknologia eta Giza eta Gizarte Zientziak modalitateak, 10 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierakoa.
– Hezkuntza berezia: gela egonkor bat.
Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, bere lege-ordezkariaren bitartez, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Laugarrena.– Era berean, zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-plangintzan sartu behar denik, ezta hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien bidez laguntzak lortuko direnik ere.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 4a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS