
176. zk., 2026ko irailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
AGENCIA VASCA DE CIBERSEGURIDAD
3886
IRAGARKIA, 2026ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeari buruzkoa.
Zibersegurtasunaren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak ebazpen hau eman du:
Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 70. artikuluan eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera, aurrekontuaren esleipena duten giza baliabideen beharrak langile berriekin ase behar direnean, Enplegu Publikoaren Eskaintzaren bidez egingo dira, plantillan izandako aldaketak zein langile-beharrak aztertuta, eta Zibersegurtasun Euskal Agentziaren Estatutuak onartzen dituen martxoaren 19ko 34/2024 Dekretuaren 17. artikuluan eta Zibersegurtasunaren Euskal Agentzia sortzeari buruzko ekainaren 29ko 7/2023 Legearen 5.d) artikuluan ezarritako ahalmenez baliatuta. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren 2026. urterako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea, ebazpen honen eranskinean jasotako preskripzioekin bat etorriz. Enplegu Publikoaren Eskaintza hori bat dator 2026rako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 7/2025 Legearen 13. artikuluak langile berrientzat ezartzen dituen irizpideekin.
Bigarrena.– Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen XIII. tituluan (hizkuntza-normalizazioari buruzkoa) eta Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko otsailaren 22ko 19/2024 Dekretuan xedatutakoa betetzeko, eta Eusko Jaurlaritzako organo eskudunek egindako txostenekin bat etorriz, Enplegu Publikoaren Eskaintzan jasotako lanpostuen hizkuntza-eskakizunak eranskinean ezarritakoak izango dira.
Hirugarrena.– Argitara bedi ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.
Zibersegurtasunaren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
F. JAVIER DIÉGUEZ BARRIOCANAL.
RSS