
176. zk., 2026ko irailaren 15a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
ETXEBARRIKO UDALA
3885
IRAGARKIA, Udaltzaingoko agente lehenen lanpostuak borondatezko zerbitzu-eginkizunen bidez aldi baterako betetzeko deialdiari buruzkoa.
2026ko abuztuaren 31ko, 165 zenbakiarekin, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean osorik argitaratu dira Etxebarriko Udaleko Udaltzaingoko agente lehenen lanpostuak borondatezko zerbitzu-eginkizunen bidez aldi baterako betetzeko lehentasun-zerrenda eratzeko deialdia arautuko duten oinarriak.
Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Deialdi honi buruzko iragarkiak, oinarrien arabera bidezkoak direnean, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta udalaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan (www.etxebarri.eus) argitaratuko dira.
Hori guztia bat etorriz urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena) 55. artikuluarekin, eta abenduaren 1eko, 11/2022 Legearen (Euskal Enplegu Publikoari buruzkoa) 70. artikuluarekin.
Etxebarri, 2026ko abuztuaren 31.
Alkatea,
IKER LÓPEZ.
RSS