Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2026ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3880

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Lan eta Gizarte Segurantzako Arabako lurralde-ordezkariaren 2026ko ekainaren 15eko Ebazpena, 01/2026/38 espedientean emana.

Aipatutako ebazpena ezin pertsonalki jakinarazita, iragarki hau argitaratzen da, hala egitea xedatua baitu urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak.

Lurraldeko ordezkariaren ebazpenak amaiera ematen dio 01/2026/38 espedienteari, zeina NIF 58041942Q IFZ duen enpresari ireki baitzitzaion I12026000005831 zenbakiko arau-hauste akta medio. Ebazpenak onetsi egiten du arau-hauste aktako proposamena, eta, horrenbestez, 751,00 euroko zehapena ezartzen zaio enpresari arau-hauste larriagatik, hala xedatzen baitu Lan Arloko Arau Hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginak, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartuak.

Jakinarazten zaio enpresari ebazpenak diola amaiera ematen administrazio-bideari. Hortaz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke, hilabeteko epean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, epea ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunean zenbatzen hasita.

Gora jotzeko errekurtsorako eskubidea baliatzen ez badu, enpresak ordaindu egin beharko du zehapena, Eusko Jaurlaritzako ordainketa-pasabidera joz Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.eus/nireordainketa. Ordaintzeko azken eguna 2026-11-01a izango da, eta hauexek ordainketarako behar dituen datuak:

Diru-bilketarako prozeduraren kodea (BPK): 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 0126003800245.

Identifikazioa: 011126.

Zenbatekoa: 751,00 euro.

Ordaindu ezean, premiamendu-bidearen egintza administratiboari ekingo zaio zehapena ordainarazteko, eta unean bertan sorraraziko dira premiamendu-errekargua eta berandutze-interesak, horretarako prozedura aurreikusten baitu 31ko 212/1998 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Erregelamendua onartzen duenak.

Honela publikoki adierazita, aurrekoa jakinarazpentzat jotzen da, eta interesduna, eranskinean aipatua bera, haren jakituntzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.

Arabako Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde-ordezkaria,

IBON LOPEZ ALDAZ.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala