
175. zk., 2026ko irailaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3872
AGINDUA, 2026ko irailaren 3koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Zerbitzu zuzendariaren aldi baterako ordezkapena xedatzen duena.
Maiatzaren 12ko 3/2022 Legeak, Euskal Sektore Publikoarenak, ezartzen du 27. artikuluan goi-kargu bat hutsik geratuz gero, titularra aldi batez ordeztua ahal izango dela bere eginkizunetan, sailaren egitura organikoari buruzko dekretuan zehazten den eran.
Urriaren 29ko 313/2024 Dekretuak, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, honako hau xedatzen du lehenengo xedapen gehigarrian («Ordezkapenen araubidea»): «Ogasun eta Finantza Saileko organoetako titularren karguak hutsik badaude edo titularrak absente edo gaixorik badaude, honako hauek beteko dituzte haien eskumenak, baldin eta egoera hori gertatu baino lehen eskumenak eskuordetu ez baziren: hierarkian goragoko kargua duten agintariek, eta, era berean, kargu hori hutsik badago edo titular hori absente edo gaixorik badago, hurrengo nagusi hierarkikoak, eta horrela ondoz ondo, xedapen edo ebazpen espresu batek aurkakoa agindu ezean».
Dekretu beraren 2.1.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Zerbitzu Zuzendaritza sailburuaren mende dago zuzenean eta hierarkikoki.
Hori horrela izanik, ordea, administrazio-eraginkortasuneko arrazoiengatik eta espedienteen geldiarazpenik gerta ez dadin, komenigarri iritzi da zerbitzu-zuzendaria gaixorik egon bitartean haren eskumenak Zerga Administrazioko zuzendariari esleitzea, indarrean dagoen legerian ezarritako mugapenak begiratuz.
Azaldutakoagatik, eta urriaren 29ko 313/2024 Dekretuak eta Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeak 26.4 artikuluan xedatutakoari helduz,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Zerbitzu-zuzendaria gaixorik egon bitartean, haren eskumenen egikaritza Zerga Administrazioko zuzendariari eskuordetzea, 2026ko irailaren 15etik Zerbitzu-zuzendaria lanpostura itzultzen den egunera arte eta indarrean dagoen legerian ezarritako mugapenak begiratuz.
Bigarrena.– Zerga Administrazioko zuzendariak eskuordetu zaizkion eskumenak baliatuz ematen dituen ebazpen eta administrazio-egintzetan espresuki adieraziko da egoera, eta ebazpen eta administrazio-egintza horiek organo eskuordetza-emaileak emandakotzat joko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 3a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS