Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

175. zk., 2026ko irailaren 14a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3871

EBAZPENA, 2026ko abuztuaren 31koa, HABEko zuzendari nagusiarena, 179/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, aldatzeko Dekretu-proiektua jendaurrean jartzen duena. Dekretu horrek helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantziazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen du.

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta HABEk, hari atxikitako erakunde autonomoa den aldetik, dekretu-proiektua egin dute, zeinaren bitartez 179/2003 Dekretua, uztailaren 22koa aldatzen baita. Dekretu horrek helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantziazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen du. Aldaketa hori Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legeak ezarritakoaren arabera izapidetu behar da. Prozedura hasteko aginduak HABE izendatu zuen erakunde izapidegile.

Aipatutako legeak agindutakoari jarraituz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, 2026ko uztailaren 28an, agindu-proiektu hori egiteko prozedurari hasiera emateko agindua onartu zuen. Era berean, 2026ko abuztuaren 13ko Aginduaren bidez agindu-proiektuaren testuari aldez aurreko onarpena eman zitzaion.

6/2022 Legearen 17. artikuluan ezarritakoaren arabera, entzunaldi eta informazio publikoko izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide edo interes legitimoak zuzenean ukitzen badira, eta, betiere, artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-arrazoiren bat ematen ez bada.

Horretarako, jendaurrean jartzen da 179/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, aldatzeko dekretu-proiektua. Dekretu horrek helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantziazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen du. Epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 28ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jendaurrean jartzea 179/2003 Dekretua, uztailaren 22koa, aldatzeko dekretu-proiektua. Dekretu horren bitartez helduentzako euskararen irakaskuntza burutzen duten euskaltegien eta beste zentro homologatuen jarduera eta horien finantziazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aldetik arautzen da. Epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, agindu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua, Donostia) eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taulaelektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkeztu ahal izango dira https://www.euskadi.eus/iragarki-taulaelektronikoa/ helbidean, edota aurrez aurre, HABEren egoitzan (Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua, Donostia), bai eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako beste lekutan ere, HABEko zuzendari nagusiari zuzenduta.

Donostia, 2026ko abuztuaren 31.

HABEko zuzendari nagusia,

JOKIN AZKUE ARRASTOA.


Azterketa dokumentala