
175. zk., 2026ko irailaren 14a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
LEHENDAKARITZA
3870
EBAZPENA, 2026ko irailaren 3koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan telefonista lanpostua (520203 kodea, 3 dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2 g) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren 2026ko uztailaren 2an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2026ko uztailaren 13ko EHAA, 131 zk.), eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea telefonista lanpostu hau: 520203 zenbakiko kodea, 3 dotazioa, Zerbitzu Zuzendaritzan.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 3a.
Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,
MIKEL IRIONDO BILBAO.
RSS