
174. zk., 2026ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
3869
IRAGARKIA, 2026ko abuztuaren 31koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita zehapen-prozedura hasi dela arlo sozialeko arau-hausteengatik (zehazki, I202026000041766 aktan jasotakoengatik) edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposatu dela.
Ekintza hori zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunei jakinarazten zaie ezen, egintzaren eduki osoa ezagutzeko, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko dutela (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 0830etik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Donostia, 2026ko abuztuaren 31.
Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,
ORREAGA ZORRILLA BERASATEGUI.
RSS