Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2026ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3864

1824/2026 EBAZPENA, abuztuaren 20koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuko buru (Zerbitzu Orokorren eta Kudeaketa Ekonomikoko Arloa) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Zaldibarko Ospitalean.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Zaldibarko Ospitaleko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuko buru (Zerbitzu Orokorren eta Kudeaketa Ekonomikoko Arloa) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostua izendapen askez hornitzeko, oinarri hauen arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) A1/A2 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.

d) 3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2016-12-03).

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

2.1.– Esperientzia izatea Zerbitzu Orokorren eta Kudeaketa Ekonomikoko arloen kudeaketan:

a) Lan-esperientzia izatea Ospitaleko Instalazioen Arloan, eta ospitaleetako instalazioei aplikatu beharreko araudia ezagutzea:

– Ospitaleko instalazioen mantentze-lan orokorrak.

– Industria-segurtasuna eta laneko arriskuen prebentzioa.

– Emergentzietarako planak eta autobabesa.

– Kudeaketa eta efizientzia energetikoak.

– Elektromedikuntza eta azpiegitura sanitarioak.

– Obren, erreformen eta ekipamenduen kudeaketa.

– Hondakin sanitarioen kudeaketa.

b) Lan-esperientzia izatea Erosketen eta Biltegien Arloan.

c) Lan-esperientzia eta prestakuntza izatea ospitaleko elikaduraren kudeaketan.

d) Lan-esperientzia eta prestakuntza izatea ospitaleko garbiketaren kudeaketan.

e) Esperientzia izatea laneko arriskuen prebentzioaren arloan, bai eta kontraten eta enpresa-jardueren koordinazioan ere.

f) Esperientzia izatea Sektore Publikoko Kontratuen Legearen esparruan (preskripzio teknikoen agiriak egitea eta kontratazioaren arloko txostenak idaztea). Puntu honetan zerbitzu-kontratuen kudeaketa sartzen da:

– Garbiketa.

– Ikuztegia.

– Segurtasuna.

– Mantentze-lanak.

– Otordu-zerbitzua.

g) Aurrekontuak egitea eta haien jarraipena egitea.

2.2.– Zerbitzu Orokorren eta Kudeaketa Ekonomikoko arloekin zuzeneko lotura duen etengabeko prestakuntza izatea:

– Prestakuntza kontratazio publikoan.

– Prestakuntza ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketan.

– Prestakuntza kalitate asistentzialean.

– Prestakuntza laneko arriskuen prebentzioan.

– Prestakuntza emergentzietarako planetan eta autobabesan.

– Prestakuntza enpresa-jardueren koordinazioan.

– Prestakuntza ingurumenean eta jasangarritasunean.

– Prestakuntza lidergoan eta langileen kudeaketan.

– Prestakuntza instalazioen araudian.

2.3.– Esperientzia izatea proiektuen kudeaketan:

– Kalitate-sistemak ezartzea.

– Ingurumena kudeatzeko sistemak ezartzea.

– Parte hartzea antolamendua hobetzeko proiektuetan.

– Kudeaketa-adierazleak eta aginte-koadroak.

2.4.– Esperientzia edota prestakuntza izatea taldeak kudeatzen.

2.5.– Antolatzeko gaitasuna. Elkarrizketa bat egingo da, alderdi hauek baloratzeko:

– Lidergoa.

– Antolatzeko gaitasuna.

– Erabaki-hartzea.

– Gatazkak kudeatzea:

– Komunikazioa eta negoziazioa.

– Emaitzetara bideratzea.

– Ikuspegi estrategikoa.

2.6.– Ezagutza eta esperientzia izatea kudeaketa-tresnetan, hala nola SAPen (mantentze-moduluak; langileen, erosketen, biltegien eta kudeaketa ekonomikoko moduluak; bestelako moduluak) edo beste aplikazio korporatibo batzuetan.

2.7.– Graduondoko prestakuntza. Lanpostuarekin lotutako graduondokoren bat izatea baloratuko da, hala nola Kudeaketa Sanitarioko Masterra, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzako Masterra edo Laneko Arriskuen Prebentzioko Masterra.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Maria Díaz Haroko kalea 58, 48010 Bilbo). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

– Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Curriculum Vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman beharko du eskabidean.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake Batzordeak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak jasoko dira dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2026ko abuztuaren 20a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

IZASKUN ELORTEGI KAIERO.


Azterketa dokumentala