Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2026ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3863

2320/2026 EBAZPENA, abuztuaren 18koa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten baita Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu (Mantentze-lanen Arloa) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu (Mantentze-lanen Arloa) lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du deialdi publikoa iragartzea aipatutako lanpostuak izendapen askez hornitzeko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren erakunde sanitario integratuei buruzko uztailaren 3ko 100/2018 Dekretuaren bidez, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.

b) A1/A2 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.

d) 3. hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-data iraungi gabe.

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

a) Ezagutzak eta esperientzia instalazio sanitarioen mantentze-lanen arloan.

b) Ezagutzak eta esperientzia obren zuzendaritzan eta osasun-esparruko proiektuak egiten.

c) Ezagutzak eta esperientzia obra-, hornidura- eta zerbitzu-kontratuak gauzatzen direla kontrolatzen.

d) Ezagutza eta esperientzia osasun-ekipamenduen eta -instalazioen kudeaketan.

e) Ezagutza eta esperientzia SAPeko mantentze-modulua erabiltzen.

f) Ezagutza eta esperientzia informazioa kudeatzeko tresnak erabiltzen.

g) Ezagutza eta esperientzia kudeaketarekin, ingurumenarekin eta energia-efizientziarekin lotutako kalitate-sistemetan.

h) Ingurumen-kudeaketari, ingurumen-legeriari eta hondakinen kudeaketari buruzko prestakuntza.

i) Ospitale-azpiegiturei lotutako arrisku mikrobiologikoak minimizatzeari buruzko prestakuntza.

j) Kontratazio administratiboari buruzko prestakuntza.

k) Ofimatika, Windows eta AutoCadeko ezagutzak.

Hautagai bakoitzarekin elkarrizketa pertsonala eskatu ahal izango da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak (Labeagako auzoa 46 A, 48960 Usansolo). Horretarako 15 egun balioduneko epea izango dute, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskabideak.

Interesdunek Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta dokumentatutako curriculum vitaearekin batera.

Dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

– Merezimendu baloragarriak egiaztatzen dituzten dokumentu guztien fotokopia konpultsatua.

Osakidetzaren CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan azaldu den moduan; hala ere, izangaiek horren berri eman beharko dute eskabidean.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, izangaiak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, eta izangaiei horien berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta emango dira lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean zein webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2026ko abuztuaren 18a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala