Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2026ko irailaren 11, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
3860

EBAZPENA, 2026ko irailaren 1ekoa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzan telefonista lanpostua (520203 kodea, 1. dotazioa) izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94.9 artikuluan eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2.g) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren 2026ko ekainaren 23an emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (2026ko uztailaren 6ko EHAA, 126 zk.), eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea telefonista lanpostu hau: 520203 kodea duen 1. dotazioa, Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritzakoa.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala