
174. zk., 2026ko irailaren 11, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3855
142/2026 DEKRETUA, irailaren 8koa, Kabinetearen zuzendaria kargutik kentzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29. artikuluetan ezarritakoaren arabera, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2026ko irailaren 8an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– María Jesús Mateo Ayerza andrea saileko Kabinetearen zuzendari kargutik kentzea eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Dekretu honek 2026ko irailaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko irailaren 8an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.
RSS