
172. zk., 2026ko irailaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
3843
IRAGARKIA, 2026ko irailaren 1ekoa, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariarena, 2026-2027 ikasturtean ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozedura arruntean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gaineko ebazpenak jakinaraztekoa.
Ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Hala, interesdunei jakinarazten zaie eskuragarri dutela 2026-2027 ikasturtean ikastetxeetan ikasleak onartzeko prozedura arruntaren ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoen gainean eman ziren ebazpenen testu osoa. Hezkuntza Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan eskuratu dezakete: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz (tel.: 945 01 82 84).
Ebazpen horiek administrazio-bidea amaitzen dute, eta berorien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.
Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendaria,
MARTÍN GARTZIANDIA GARTZIANDIA.
RSS