
172. zk., 2026ko irailaren 9a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (158 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
3839
EBAZPENA, 2026ko irailaren 1ekoa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez baimentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozesuetako eredu normalizatuak.
Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen osoko bilkurak berritzeko hauteskunde-prozesua irekitzat jotzen duen azaroaren 28ko ECM/1382/2025 Aginduaren bidez, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen osoko bilkurak guztiz berritzeko hauteskunde-prozesua ireki zen.
Hauteskunde-prozesua ireki eta hamar egunera, jendaurrean jarri beharko dituzte erroldak, gutxienez aurreko urtarrilaren 1ean eguneratuta, beren egoitza sozialean, ordezkaritzetan, ganbera bakoitzaren Interneteko orri nagusian eta ahalik eta zabalkunde handiena izateko egokitzat jotzen dituzten bestelako lekuetan, hogei egun naturaleko epean, uztailaren 17ko 669/2015 Errege Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Maiatzaren 26ko 78/2015 Dekretuak, zeinaren bidez arautzen baitira Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta horien gobernu-organoen osaera, honako hau ezartzen du 12. artikuluan: «Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioak hauteskunde-prozesuari hasiera eman ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialei kontsulta eginda, gobernu-organoetarako hauteskundeen deialdia egingo du, Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzaren ebazpen baten bidez».
Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen apirilaren 1eko 4/2014 Oinarrizko Legea garatzen duen uztailaren 17ko 669/2015 Errege Dekretuaren 24. artikuluak ezartzen duenez, Ganberak bere webgunean eskuragarri izan beharko ditu 25.2.e) artikuluan aipatzen diren dokumentu normalizatuen eredu guztiak, hautesleek eta hautagaiek erraz deskargatu ahal izan ditzaten.
Bestalde, Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen hauteskunde-prozedura eta gobernu-organoen osaera arautzen dituen maiatzaren 26ko 78/2015 Dekretuaren 21. artikuluak adierazten duenez, posta bidezko botoa eskatzeko eredu normalizatuak Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak baimenduko ditu, pertsonalki eta idatziz eskatuko zaizkie ganberei, eta ganberak hautesle bakoitzari banaka emango dizkio, haren identitatea egiaztatu ondoren.
Hauteskunde-prozesuaren izapideetarako eredu normalizatuak edukitzeko xedez, baimena ematen da homogeneizazioa bermatzeko, eta eredu horien erabilera- eta eskuragarritasun-araubidea ezartzen da.
Azaldutakoa kontuan hartuta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko otsailaren 11ko 38/2025 Dekretuaren 4.2.ñ) artikuluak ematen dizkidan eginkizunak betez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eredu normalizatuak baimentzea.
Hauteskunde-prozesuaren izapideetarako, eredu normalizatu hauek baimentzen dira:
1.A eredua. Posta bidezko botoaren eskabidea pertsona fisikoentzat.
1.B eredua. Posta bidezko botoaren eskabidea pertsona juridikoentzat.
2.A eredua. «A taldea» hautagaitza aurkeztea, pertsona fisikoentzat.
2.B eredua. «A taldea» hautagaitza aurkeztea, pertsona juridikoentzat.
3.A eredua. Pertsona fisikoaren abal indibidualerako erantzukizunpeko adierazpena.
3.B eredua. Pertsona juridikoaren abal indibidualerako erantzukizunpeko adierazpena.
4. eredua. Bozketa-orria.
5. eredua. Botoa emateko barruko gutun-azala.
6 eredua. C taldeko hautagai izateko maiatzaren 26ko 78/2015 Dekretuaren 11.1 artikuluko b), d), e) eta f) letretako eta 11.2 artikuluko baldintzak betetzeari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, bete beharreko ordezkaritza adina enpresa edo gutxiago daudelako erroldan.
7.A eredua. Pertsona fisikoaren kontu-hartzaile izendatzeko idazkia.
7.B eredua. Pertsona juridikoaren kontu-hartzaile izendatzeko idazkia.
8.A eredua. Pertsona fisikoentzako posta bidezko botoari uko egitea.
8.B eredua. Pertsona juridikoentzako posta bidezko botoari uko egitea.
9.A eredua. C talderako hautagaitza aurkeztea pertsona fisikoentzat, bete beharreko ordezkaritza baino enpresa gehiago daudelako erroldan.
9.B eredua. C talderako hautagaitza aurkeztea pertsona juridikoentzat, bete beharreko ordezkaritza baino enpresa gehiago daudelako erroldan.
Bigarrena.– Eredu normalizatuak hautesleen eskura jartzea.
1.– Baimendutako eredu normalizatuak hautesleen eskura egon beharko dira dagozkien ganberen web-orrian, eta telematikoki bete edo deskargatu ahal izango dira, artikulu honen hirugarren apartatuan ezarritako salbuespenean izan ezik. Era berean, eredu normalizatu horiek euskarri fisikoan jarri beharko dira hautesleen eskura, paperean.
2.– Eredu normalizatuetarako estekak hiru euskal ganberen webgune hauetan egongo dira eskuragarri:
– https://www.camaradealava.com/eu
– https://www.camarabilbao.com/eu/
– https://www.camaragipuzkoa.com/eu/
3.– Postaz botoa emateko eredu normalizatu baimenduak, maiatzaren 26ko 78/2015 Dekretuaren 21. artikuluan ezarritakoaren arabera, pertsonalki eta idatziz eskatu beharko dira ganberetan, eta ganberak hautesle bakoitzari banaka emango dizkio, haren identitatea egiaztatu ondoren.
Hirugarrena.– Ondorioak.
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 1a.
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
JAKES AGUIRREZABAL IRIBAR.
RSS