Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2026ko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
3784

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2026ko uztailaren 28koa, Mugikortasun Jasangarriaren sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2 b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako hutsak atzeman dira Mugikortasun Jasangarriaren sailburuaren 2026ko uztailaren 28ko Aginduan, zeinaren bidez onartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideko garraioaren sektoreko elkarte profesional eta enpresarialentzako laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia (2026ko abuztuaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 152. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen. Honako hau:

2026/3579 (18/5) orrialdean, I. eranskineko 5. oinarriko 1. puntuan,

hau dio:

«1.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapideak egiteko jarraibideak eta ereduak eskuragarri dauden eta eskabide-inprimakian sartzeko aukera ematen duen, helbide honetan eskura daiteke: (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0029310)».

Baina hau esan behar du:

«1.– Administrazio-prozeduraren informazio-fitxa, non izapideak egiteko jarraibideak eta ereduak eskuragarri dauden eta eskabide-inprimakian sartzeko aukera ematen duen, helbide honetan eskura daiteke: (https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0029311)».


Azterketa dokumentala