Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

168. zk., 2026ko irailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3780

1444/2026 EBAZPENA, abuztuaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 879/2026 Ebazpena, maiatzaren 15ekoa, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

2026ko ekainaren 1ean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 879/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

2026ko ekainaren 17an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 9ko 1039/2026 Ebazpena, zeinaren bidez aldatu baitzen maiatzaren 15eko 879/2026 Ebazpena (879/2026 Ebazpenaren bidez, onartu ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, goi-mailako teknikarien lanbide-taldeko kategorietan –hainbat lanpostu funtzional–, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako).

Goi-mailako tituludun kategorian (goi-mailako teknikari juridiko lanpostu funtzionala) letratu gisa emandako zerbitzuak baloratzeko gora jotzeko errekurtsoa baietsi da, eta goi-mailako ingeniari kategoriako (mantentze-lanetako eta instalazioetako goi-mailako teknikari lanpostu funtzionala) gai-zerrenda berrikusi da; ondorioz, 879/2026 Ebazpena aldatu behar da.

Horiek guztiak horrela, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 879/2026 Ebazpena, zeinaren bidez onartzen baitira estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri espezifikoak, goi-mailako teknikari lanbide-taldeko kategorietan (hainbat lanpostu funtzional), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. Aldaketa honelakoa izango da:

Lan-esperientziari buruzko III. eranskineko 1. atalean:

Hau dio:

«1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu Sanitarioetako Erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo Autonomia-Erkidegoetako Osasun-Zerbitzuetakoetan, edozein Administrazio Publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.

Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.

2.– Erakunde Sanitario Publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.»

Hau esan behar du:

«1.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan parte hartzen den hautaketa-prozesuan deitutako lanpostu funtzionalean emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,25 puntu.

Era berean, zenbaketa hori aplikatuko da parte hartzen den hautaketa-prozesuko deialdian sartutako lanpostu funtzionalari dagokion eremuaren plangintzan eta kudeaketan erantzukizuneko lanpostuak betetzen direnean.

2.– Erakunde Sanitario Publikoetan goi-mailako kudeaketako lanpostuetan emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,05 puntu.

3.– Goi-mailako tituludun kategoriako (goi-mailako teknikari juridiko lanpostu-funtzionaleko) hautaketa-prozesuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan, Gizarte Segurantzakoetan edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetakoetan, edozein administrazio publikotan edota Europar Batasuneko gainerako kideen sare publikoko zerbitzu sanitarioetan goi-mailako letradu tituludun (letradu korporatibo lanpostu funtzionala) gisa emandako zerbitzuen hilabete bakoitzeko: 0,12 puntu.»

Mantentze-lanetako eta instalazioetako goi-mailako teknikariaren berariazko gai-zerrendari buruzko IV. eranskinean:

Hau dio:

«2.– Behe-tentsioko instalazio elektrikoak.

2.1.– Instrukzio tekniko osagarria (ITC):

– ITC-BT-10: Behe-tentsioko horniduretarako kargen aurreikuspena.

– ITC-BT-18: Lur-konexioko instalazioak.

– ITC-BT-22: Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gainintentsitateen kontrako babesa.

– ITC-BT-23: Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gaintentsioen kontrako babesa.

– ITC-BT-24: Barneko instalazioak edo hartzaileak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

– ITC-BT-28: Jendeari irekitako lokaletako instalazioak.

– ITC-BT-38: Helburu berezietarako instalazioak. Instalazio elektrikoaren eskakizun bereziak ebakuntza-geletan eta interbentzio-geletan.

– ITC-BT-52: Helburu berezietarako instalazioak. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura.»

Hau esan behar du:

«2.– Behe-tentsioko instalazio elektrikoak.

2.1.– Instrukzio tekniko osagarria (ITC):

– ITC-BT-10: Behe-tentsioko horniduretarako kargen aurreikuspena.

– ITC-BT-18: Lur-konexioko instalazioak.

– ITC-BT-22: Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gainintentsitateen kontrako babesa.

– ITC-BT-23: Barneko instalazioak edo hartzaileak. Gaintentsioen kontrako babesa.

– ITC-BT-24: Barneko instalazioak edo hartzaileak. Zuzeneko eta zeharkako kontaktuen kontrako babesa.

– ITC-BT-28: Jendeari irekitako lokaletako instalazioak.

– ITC-BT-29: Sute- edo leherketa-arriskua duten lokaletako instalazio elektrikoak.

– ITC-BT-38: Helburu berezietarako instalazioak. Instalazio elektrikoaren eskakizun bereziak ebakuntza-geletan eta interbentzio-geletan.

– ITC-BT-52: Helburu berezietarako instalazioak. Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura.»

Bigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpen honen bidez egindako aldaketen eraginpean ez dauden egintzen eta izapideen baliozkotasunari eusten zaio.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren estatutuak ezartzeko azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala