
168. zk., 2026ko irailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3777
AGINDUA, 2026ko abuztuaren 27koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudunaren idazkari-lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzan «goi-kargudunaren idazkariaren» lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzeko Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko maiatzaren 5eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat (2026ko maiatzaren 18ko EHAAn argitaratua), hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Dña. Miren Edurne Arriaga Urien andrea izendatzea, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako Zuzendaritzan (kodea: 520010/3; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A).
Bigarrena.– Izendapen horrek 2026ko irailaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 27a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
RSS