
166. zk., 2026ko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
3762
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Trienekens País Vasco S.L. enpresak Kanpezun, Andamon kalean, plastiko mistoak sailkatzeko jarduerarako aurkeztutako proiektu teknikoa jendaurrean jartzen dena.
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren araubidearen mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat garatzen bada.
Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera isurtzeko baimenak eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta aurkeztutako dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.
Zabalkunde handiagoa izan dezan, iragarki hori jarduera edo instalazioa kokatuta dagoen lurraldeko udalari jakinaraziko zaio, toki-erakundeak bere ediktu-oholean jar dezan.
Hori dela eta, AAU01534_SOL_2025_001 espedientea jendaurrean jarri behar da hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.
Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 6a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS