Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2026ko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3758

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 13koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita ekintza humanitarioko estrategietarako laguntzetarako deialdia, 2026ko ekitaldirako.

2026ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez, 2026ko ekitaldirako ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak iragarri ziren (EHAA, martxoaren 30ekoa, 60. zk.).

Laguntzak emateko proposamena egin da, deialdiaren 13. oinarriaren arabera. Proposamen hori ikusita, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako hautaketa-batzordeak laguntza-eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egin ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako entitateei ematea Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2026ko martxoaren 9ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak; eranskinean bertan aipatzen dira zenbatekoak eta baldintzak.

Bigarrena.– II. eranskinean jasotzen diren entitateei laguntza-eskaera ukatzea, deialdiko funtsak agortuta egoteagatik.

Hirugarrena.– Deialdi honetako dotazioan esleitu gabe geratu den euro bateko gerakina ondoz ondoko emakidaren modalitatera bideratzea –ekintza humanitarioko proiektuetara–, 3 oinarrian aurreikusten denaren bera.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.

Bosgarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzibidea zabalik geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 13a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.

I. ERANSKINA
DIRUZ LAGUNDU DIREN ESKABIDEAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)
II. ERANSKINA
UKATU DIREN ESKABIDEAK, FUNTSAK AGORTUTA EGOTEAGATIK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala