
166. zk., 2026ko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 4 orri.)
- EPUB (164 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3757
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 10ekoa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzen deialdia, 2026ko ekitaldirako.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2026ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez, garapenerako lankidetza-programen identifikazio-faserako laguntzak iragarri ziren, 2026ko ekitaldirako (apirilaren 24ko EHAA, 76. zk.).
Laguntzak emateko proposamena egin da, aipatu deialdiaren 17. oinarrian ezarritakoaren arabera eta deialdiaren II. eranskinean jasotako irizpideak aplikatuz. Proposamen hori ikusita, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako hautaketa-batzordeak laguntza-eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egin ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotzen diren entitateei adjudikatzea eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariaren 2026ko martxoaren 18ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak (Ebazpen horren bidez, garapenerako lankidetza-programen exekuzio-faserako laguntzen deialdia egin zen, 2026ko ekitaldirako); eranskinean aipatzen dira zenbatekoak eta baldintzak.
Bigarrena.– II. eranskinean jasotzen diren entitateei laguntza-eskaerak ukatzea, deialdiko funtsak agortu direlako.
Hirugarrena.– III. eranskinean jasotzen diren entitateen laguntza-eskabideak baztertzea, eranskinean aipatzen diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Deialdi honetako dotazioan esleitu gabe geratu den sei euroko gerakina ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzen deialdira bideratzea –proiektuen modalitatera–, 5.3 oinarrian ezarritakoa aplikatuz.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar oro jakinaren gainean egon dadin.
Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako Lehendakaritzari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabetean ebazpenik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzibidea.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 10a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
RSS