
166. zk., 2026ko irailaren 1a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (305 KB - 19 orri.)
- EPUB (120 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
3756
EBAZPENA, 2026ko ekainaren 3koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariarena, lankidetza-entitateentzako laguntzen oinarri arautzaileak onartzen dituena, genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko, eta 2026ko ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena.
Lankidetzarako eta Elkartasunerako otsailaren 15eko 3/2024 Legearen helburua da euskal lankidetza eta elkartasuna bultzatzea, eta honetaz dihardugu hori esatean: Euskadik, Hegoaldeko eragileekin aliantzan, giza garapenaren eta bizitzen jasangarritasunaren, justizia globalaren –bereziki, generoaren, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik– eta prozesu demokratikoen sakontzearen, bakearen eraikuntzaren eta munduko herrien arteko bizikidetzaren esku jartzen dituen jarduera, gaitasun, baliabide eta balio solidarioen multzoa.
Horretarako, lankidetzaren eta elkartasunaren euskal politika publikoaren lehentasunezko ikuspegietako bat ikuspegi feminista izango da, zeinak bizitzaren jasangarritasuna erdigunean jarri eta nagusi diren eredu ekonomiko, politiko eta kulturalak sakonki zalantzan jartzen baititu. Ikuspegi horrek, batetik, estrategia duala –genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna eta emakumeen ahalduntzea– emakumeen bizipenen analisi intersekzionalarekin osatzen du; eta, bestetik, emakumeen eta antolakunde feministen protagonismoa eta eragiletza lehenesten ditu gizarte baketsu, inklusibo eta jasangarriak lortzeko.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legeak, halaber, haren eginkizunen artean ezartzen du lankidetzako eragileei laguntzea eta babesa ematea, eta gehitzen du eginkizun horiek emakume eta gizonen berdintasuneko helburua modu aktiboan kontuan izanik garatuko direla.
Bestalde, emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuak genero-ikuspegia txertatzera premiatzen ditu euskal botere publikoen dirulaguntzak jasotzen dituzten entitateak.
Genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko lankidetza-entitateentzako laguntzen helburua da lankidetza-entitateetako genero-desberdintasunak desagerraraztea, barruan gauzak egiteko eta pentsatzeko dauzkaten moduak eraldatzeko ekintzen bidez. Eraldaketa horiek ez diete entitateen alderdi formalei edo egiturazkoei bakarrik eragiten; antolaketa-kulturan aldaketak egiteari lotuta daude.
Azken batean, laguntzen programa honen bitartez, garapenerako lankidetza-antolakundeetan berdintasuna lortzeko apustua sendotu nahi da eta, horrez gain, genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuetan sakontzeko tresna eraginkor bat eskaini.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legeak –2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 247. zk.– erregulatzen du zein araubide juridiko orokor duten Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek ematen dituzten dirulaguntzek.
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 10.3 artikuluaren arabera, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 3.g) artikuluarekin lotuta, zuzendariaren egitekoak dira laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak egitea eta haiek kudeatzea eta ematea.
Deialdi hau 2025-2026 biurteko planaren esparrukoa da. Plan hori eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian argitaratu da: www.elankidetza.euskadi.eus; zehazki, «Nortzuk gara» ataleko «Plangintza» eremuan. Era berean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betetze aldera, deialdia jasota dago eLankidetza Agentziaren 2026-2029ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan, zeina Artezkaritza Kontseiluaren 2026ko otsailaren 3ko erabakiaren bidez onartu baitzen.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren 2026ko ekitaldirako aurrekontua 7/2025 Legearen bidez onartuta dago (abenduaren 23ko 7/2025 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituena; 2025eko abenduaren 30eko EHAA, 251. zk.), eta aurrekontuan behar besteko kreditua dago deialdia finantzatzeko.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Artezkaritza Kontseiluak, ente hori sortu eta arautzen duen ekainaren 9ko 5/2008 Legearen 10.b) artikuluan ematen zaizkion eskumenak baliatuta, 2026ko otsailaren 3an egindako bilkuran hartu zuen erabakia, zertarako eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariari proposatzeko onar zitzala laguntza-modalitate hau eta laguntzak emateko oinarrizko irizpideak.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Deialdia.
Ebazpen honen eranskinean jasotzen diren laguntzen deialdiaren oinarriak onartzea, eta 2026ko ekitaldirako lankidetza-entitateentzako laguntzen deialdia egitea, genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak sustatzeko.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Ebazpen honen bidez iragartzen diren laguntzek bete egingo dituzte ebazpen honi erantsitako deialdietako oinarriak; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrak ezarritako oinarrizko manuak eta hura garatzeko erregelamendua (uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartuta), garapen jasangarrirako lankidetzaren eta elkartasun globalaren arloko dirulaguntzak eta laguntzak arautzen dituen martxoaren 11ko 188/2025 Errege Dekretua, eta, hala dagokionean, hura ordezkatzeko ematen den araudia.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Kontseilu Errektoreak 2026ko otsailaren 3ko bilkuran erabakitakoaren arabera, entitate eskatzaile bakoitzak gehienez ere eLankidetzaren funtsen 3.100.609,12 euroko zenbatekoa jaso ahalko du 2026an, onartutako dirulaguntza guztiak kontuan hartuta, nahiz eta dirulaguntza horiek etorkizuneko ekitaldietan ordaindu.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko ekainaren 3a.
eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER CORTÉS FERNÁNDEZ.
ERANSKINA
1. oinarria.– Xedea.
1.– Oinarri hauek onartzea, 2026ko ekitaldirako laguntzen deialdia arautzen dutenak, garapenerako lankidetzako euskal entitateetan genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak finantzatzeko.
2.– Genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuak antolakundeetan gogoeta eginez eta ekintzak martxan jarriz gauzatzen dira. Ekintza horiek ekarriko dute gaur egun dauden egiteko eta pentsatzeko moduak aldatzea, entitateen funtzionamendu-eremu guztietan (estrategiak, egiturak, lan-sistemak, politikak, antolaketa-kultura eta abar) gertatzen diren genero-desberdintasunak desagerrarazteko.
3.– Antolaketa-aldaketako prozesua hasita daukaten entitateek prozesuaren ondorengo faseetarako finantzaketa eskatu ahal izango dute.
2. oinarria.– Finantzaketa jaso dezaketen jarduketak.
1.– Antolaketa-aldaketako prozesuek lau fase izaten dituzte, eta gehienez bi fasetarako laguntza eskuratu ahal izango da, baldintza hauek betez:
a) Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egitea eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzea.
– 3.a) oinarrian ezarritako betekizunak betetzen dituen generoaren partaidetza-diagnostiko bat daukaten entitateek Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko bakarrik eskatu ahal izango dute finantzaketa, baldin eta ez badira bi urte baino gehiago pasatu diagnostikoa egiten den egunetik eskabidea aurkezten den egunera.
b) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzea eta ondoren plana ebaluatzea.
– Plana 3.c).1 oinarrian adierazitako moduan ezarrita daukaten entitateek ezarpen hori ebaluatzeko bakarrik eska dezakete finantzaketa, baldin eta ez bada urtebete pasatu planaren betearazpena bukatzen den egunetik eskabidea aurkezten den egunera.
– Kasu guztietan, ekintza-plan estrategikoa ezartzen hasteko epea gehienez ere sei hilabetekoa izango da plan hori onartzen denetik.
2.– Oinarri hauetan aurreikusitako ondorioetarako, definizio hauek hartuko dira kontuan:
a) Generoaren Partaidetza Diagnostikoak antolakundearen ikuspegi osoa eskaini behar du genero-ikuspegitik. Antolakunde batean nagusi diren osagai, harreman eta sinesmen guztiak sistematikoki berrikusteko prozesu parte-hartzailea da, eta antolakunde horretan gertatzen diren genero-desberdintasunak zer modu zehatz eta espezifikotan gertatzen diren antzematea du helburu. Diagnostiko hori da Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa definitzeko abiapuntu eta oinarri-lerroa.
b) Diagnostikoan atzemandako genero-desberdintasunak desagerrarazteko, genero-zeharkakotasuna garatzeko eta antolakundeen barruan emakumeen ahalduntzea bultzatzeko ikuspuntua, gidalerroak eta ekintzak deskribatzen ditu Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoak.
c) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzeko, plan horren barruko neurriak jartzen dira martxan; izan ere, neurri horiek erantzuna ematen diete diagnostikoan antzemandako desberdintasunei.
d) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpenaren ebaluazioa jarduera programatua eta sistematikoa da, genero-ikuspegiari jarraikiz eta ahal dela metodologia parte-hartzailean oinarrituta, plan estrategikoaren egokitasuna, efikazia, efizientzia, jasangarritasuna eta inpaktua nahiz langileek berdintasunaren aldeko ekintzetan duten parte-hartzea balioesten duena eta ikaskuntzak, ondorioak eta gomendioak ekartzen dituena, gero lankidetza-entitateen etengabeko hobekuntza ahalbidetzen duten erabakiak hartzeko.
3. oinarria.– Genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuen betekizunak.
Betekizun hauek bete beharko dituzte lankidetzako euskal entitateek aurkezten dituzten genero-berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketarako proposamenek:
a) Generoaren Partaidetza Diagnostikoa:
1.– Antolakundeko genero-desberdintasunak antzemateko analisia egin behar du, genero-ikuspegia sartuz eta Tichy-ren esparruan oinarrituta. Diagnostikoak entitatearen dimentsio eta alor zehatz hauek aztertu behar ditu:
– Politikak: antolakundearen balioak definitzen eta haren jarduketak kokatzen dituzten dokumentu gidariak.
– Berdintasunaren alde aurretik egindako lan-ibilbidea: genero-berdintasunaren alde egindako lanaren eragin handiko faktoreak, ahaleginak, zailtasunak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak.
– Antolaketa-kultura: botere-tipologia, lanaren eta enpleguaren nozioa, maskulinitate hegemonikoaren eredua eta beste faktore batzuk.
– Lanaren barne-prozesuak: zereginen eta erantzukizunen banaketa, prozedurak eta lana planifikatzeko eta koordinatzeko prozesuak.
– Erabakiak hartzea: nola parte hartzen den eta lehentasunak nola ezartzen diren deskribatzen duten sistemak, prozesuak eta jarraibideak.
– Komunikatzea eta ikastea: antolakundearen lanean genero-ikuspegia sustatzeari buruzko informazio-kanalak, komunikaziorako espazioak eta ezagupenak eskuratzeko moduak.
– Pertsonak kudeatzea: antolakundeko giza lantaldea aukeratzea eta kudeatzea, zereginak eta erantzukizunak definitzea, prestakuntza, promozioa eta kontziliazio-neurriak.
– Jarrerak: berdintasunaren alde egindako antolaketa-aldaketako prozesuaren aurrean antolakundeak dituen portaerak edo jarrera-hartzeak, erresistentziak eta planifikatutako jarduketei emandako esanahiak.
2.– Diagnostikoa egiteko, partaidetzazko metodologiak erabili beharko dira, eta entitateko langileen esku-hartzea bermatzen duten neurriak hartu.
b) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa:
1.– Ekintza-plan estrategikoak neurri zehatzak eta egituratuak ezarri behar ditu entitatean dauden genero-desberdintasunak eraldatzeko, eta ezaugarri hauek izan behar ditu:
– Diagnostikoak adierazitako antolaketa-errealitatearekin zuzenean lotuta egon behar du eta harreman zuzen eta arrazoitua eduki behar du haren emaitzekin.
– Atzemandako genero-desberdintasunak gutxitzera bideratuta dauden berdintasunaren aldeko ekintzak zehaztuko ditu, genero-zeharkakotasuna sartuko du, eta emakumeen ahalduntzea bultzatuko du antolakundean. Ezarritako ekintzetako batek gutxienez zerikusia izan beharko du antolaketa-kulturaren dimentsioarekin.
– Planean bildutako ekintzak gauzatzeko epea ezin da izan 24 hilabetetik beherakoa.
2.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoak egitura hau izango du:
– Erreferentziazko esparru teorikoa, diagnostikoa oinarri hartuta lehentasuna eman zaien arazoen laburpena eta arazo horiek konpontzeko hartutako estrategia.
– Helburu espezifikoak.
– Espero diren emaitzak.
– Emaitza horiek lortzeko aurreikusten diren berdintasunaren aldeko ekintzak.
– Ezarritako helburu eta emaitzei buruzko prozesu- eta amaiera-adierazleak –kuantitatiboak nahiz kualitatiboak–.
– Gauzatzeko kronograma.
– Ekintza bakoitza gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak.
– Zein diren aurreikusitako ekintzak gauzatzeko ardura izango duten pertsonak eta arloak.
– Kalkulatutako aurrekontua.
– Planaren beraren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema.
c) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpena:
1.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzeko, plan bat eduki behar da prestatuta eta, hala badagokio, aurretik diagnostiko bat egin behar da. Bai planak eta bai diagnostikoak aurreko a) eta b) apartatuetan aurreikusten diren betekizunak bete behar dituzte.
2.– Finantzaketa zer ekintzatarako eskatzen den zehaztu behar du. Ekintzak honako hauek izan daitezke: antolaketa sendotzeko esperientziak, esperientzien eta argitalpenen trukea eta sistematizazioak.
d) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpena ebaluatzea:
1.– Ebaluazioak Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren diseinua, martxan jartzea eta emaitzak ebaluatu eta balioetsi behar ditu, eta, horrez gain, gomendioak ere eman behar ditu gai horiei buruz.
2.– Gainera, genero-desberdintasunak desagerrarazteko eta genero-zeharkakotasunerako eta emakumeen ahalduntzea bultzatzeko ekintzen emaitzak eta eragina deskribatuko ditu.
4. oinarria.– Gauzatzeko epeak.
1.– Generoaren Partaidetza Diagnostikoa eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko epea ezingo da izan 24 hilabetetik gorakoa, ez eta 9 hilabetetik beherakoa ere. Plana egiteko bakarrik eskatzen bada finantzaketa, epea ez da izango 9 hilabetetik gorakoa, ez eta 6 hilabetetik beherakoa ere.
2.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzeko eta ebaluatzeko epea ezingo da izan 36 hilabetetik gorakoa, ez eta 18 hilabetetik beherakoa ere. Ebaluaziorako bakarrik bada finantzaketa, epea ez da izango 6 hilabetetik gorakoa.
3.– Hala ere, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak, entitate onuradunaren eskariz, epe horiek luzatzeko aukera izango du prozesuaren garapenean gorabeherarik egonez gero. Luzapen hori 6 hilabetekoa izango da gehienez ere, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariak ebazpen arrazoitua eman beharko du aldez aurretik.
5. oinarria.– Finantzaketa.
1.– Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako zuzkidura ekonomikoa 341.000 eurokoa izango da.
2.– Diruz lagundu daitezkeen faseetariko bakoitzerako jarritako diru-zuzkidura hau da:
a) Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egitea eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzea: 160.000 euro.
b) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzea: 16.000 euro.
c) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzea eta ondoren plana ebaluatzea: 150.000 euro.
d) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpena ebaluatzea: 15.000 euro.
3.– Antolaketa-aldaketako prozesuek lau fase izaten dituzte, eta gehienez bi fasetarako laguntza eskuratu ahal izango da, baldintza hauek betez:
a) Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko, gehienez 42.000 eurokoa izango da laguntza.
b) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzeko, eta, ondoren, plana ebaluatzeko, gehienez 40.000 eurokoa izango da laguntza.
3.a) oinarrian ezarritako betekizunak betetzen dituzten eta Generoaren Partaidetza Diagnostikoa duten entitateek Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko soilik eskatu ahal izango dute finantzaketa, gehienez 16.000 euroko finantzaketarekin.
Era berean, plana 3.c).1 oinarrian adierazitako baldintzetan ezarri duten entitateek haren ezarpena ebaluatzeko soilik eskatu ahal izango dute finantzaketa, gehienez 15.000 euroko finantzaketarekin.
3.– Prozesuko faseren bati esleitu ezin zaion zenbatekoa (fase horien kopuru nahikoa eskatutako gutxieneko puntuaziora ez iristeagatik, eskatutako betekizunak ez betetzeagatik, erabilgarri dagoen aurrekontu-zuzkidurarako eskabide nahikoa jaso ez delako edo gerakina nahikoa ez delako dagokion kapituluan kreditu nahikorik ez dagoela-eta baietsi ezin direnen artean puntuazio handiena duen eskabidea gauzatzeko) dirulaguntza jaso dezakeen prozesuko beste fase batera edo eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren aurrekontu-ekitaldi bereko beste laguntza-programa batzuetara bideratu ahal izango da.
6. oinarria.– Entitate eskatzaileak bete behar dituen betekizunak.
1.– Laguntzak eskuratzeko, betekizun hauek bete beharko dituzte entitate eskatzaileek:
a) Izaera juridikoa zein den, dagokion erregistro publikoan inskribatuta egotea; Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza izatea; funts publikoekin finantzatutako jarduerak kudeatzeko antolaketa-egitura nahikoa izatea, eta irabazi-asmorik ez izatea, ekonomia sozial eta solidarioko entitateen estatutuetan ez badago espresuki baztertuta mozkinak beren kideen artean banatzea.
b) Prozesuaren kanpoko dinamizazioa egingo duen pertsona bat edo batzuk izendatzea, Generoaren Partaidetza Diagnostikoa, Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa, Plana Ezartzeko ekintzak eta Planaren Ezarpenaren Ebaluazioa gauzatzen lagunduta.
c) Laguntza eskatzen den unean eta laguntza gauzatzen den bitartean, entitatean gutxienez hiru pertsona kontratatuta edukitzea, EAEko egoitzari edo ordezkaritzari atxikita.
d) Entitateko pertsona bat izendatzea antolaketa-aldaketako prozesuko erreferentzia gisa.
e) Generoaren arloko barne-talde bat eratzea antolakundeko pertsonekin, berdintasunaren aldeko aldaketa-prozesua dinamiza dezan. Antolakundearen arlo desberdinak ordezkatu behar ditu talde horrek, eta nahitaezkoa izango da antolakundeko batzorde edo patronatuko pertsona batek gutxienez parte hartzea bertan.
f) Erreferentziazko pertsona, generoaren arloko barne-taldea eta prozesuan parte hartzen duten antolakundeko langileak haien eginkizunetatik liberatzeko sistema espezifiko eta zehatz bat ezartzea.
g) Prozesuaren eraginak entitatearen barruan sozializatzea eta egiten diren urratsak, barrukoak nahiz antolakundearen ingurukoak, jakitera ematea.
h) Erreferentziazko pertsonak eta generoaren arloko barne-taldeak prozesu osoan jarraituko dutela bermatzea.
i) Ezin izango dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako egoeretako batean daudenak.
2.– Modu honetara egiaztatu behar dira 1. apartatuan aurreikusten diren betekizunak:
a) Estatutuen kopia eta inskripzio-ziurtagiriak aurkeztu beharko dira a) apartatuan aurreikusitako betekizuna egiaztatzeko.
Eskabide-inprimakian frogatu behar da Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza edo ordezkaritza eta antolaketa-egitura nahikoa eduki beharra betetzen dela. Hala ere, modu fidagarrian egiaztatzeko eskatu ahal izango da.
b) CVa eta 11. oinarrian jasotako balorazio-irizpideei buruzko prestakuntzaren eta esperientziaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira b) apartatuan aurreikusitako betekizuna egiaztatzeko.
c) Lan-kontratuen kopia digitalizatua aurkeztu beharko da c) apartatuan aurreikusitako betekizuna egiaztatzeko. Kontratu horiek sinatuta eta indarrean egon beharko dute laguntza eskatzen den unean eta hura gauzatzen den bitartean, eta, gainera, EAEko egoitzari edo ordezkaritzari atxikita egon beharko dute.
d) Eskabide-eredu normalizatuan zehaztu beharko dira d), e), f), g) eta h) apartatuetan aurreikusten diren betekizunak.
e) Laguntzak kudeatzen dituen organoak automatikoki egiaztatuko du zerga-betebeharrak betetzen direla.
f) Aurreko 1.i) apartatuan adierazitako gainerako egoerak betetzen direla egiaztatzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekurik ez daukala adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du entitate eskatzaileak, laguntza-eskabidea egiteko unean.
7. oinarria.– Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak.
1.– Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko finantzaketa eskatuz gero, gastu hauek jaso dezakete dirulaguntza:
a) Diagnostikoa bideratzeko zerbitzuak: entitate eskatzailetik kanpoko pertsona fisiko edo juridiko bat edo batzuk kontratatzeak dakartzan gastuak.
b) Plana bideratzeko zerbitzuak: entitate eskatzailetik kanpoko pertsona fisiko edo juridiko bat edo batzuk kontratatzeak dakartzan gastuak.
c) Antolaketa-aldaketako prozesuko erreferentziazko pertsonaren lan-kostuak: entitateko erreferentziazko pertsonaren soldata eta gizarte-gastuak. Dedikazioaren % 50ekoa izango da finantzatutako prozesuari egozteko gehieneko portzentajea.
d) Zeharkako kostuak: berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesua kudeatzeko eta haren jarraipena egiteko, entitate onuradunak izaten dituen gastuak. Laguntzaren kostu zuzenen zenbateko osoaren % 10ekoa izango da egozteko gehieneko portzentajea.
2.– Plana prestatzeko helburuarekin bakarrik eskatzen bada finantzaketa, ez dira kontuan hartuko diagnostikoa bideratzeko zerbitzuaren gastuak.
3.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzeko eta gero ebaluatzeko finantzaketa eskatuz gero, gastu hauek jaso ahal izango dute dirulaguntza:
a) Antolaketa sendotzeko esperientziak: prestakuntza-gastuak, laguntza-prozesuetatik, eraikuntza kolektibotik eta abarretatik eratorritakoak, prozesuetan antzemandako desberdintasunak ezabatzera bideratuak.
b) Esperientziak trukatzeko bidaiak eta egonaldiak: EAEko pertsonen bidaiak, ostatua eta mantenuak eragindako gastuak, bai eta EAEra gonbidatu beharreko beste pertsonenak ere, berdintasunaren aldeko antolaketa-prozesuen trukeko esperientzietan parte hartzeko.
c) Argitalpenak eta sistematizazioak: kontzeptu horiekin zerikusia duten zerbitzuak eta langileak kontratatzea. Sortutako materialaren kasuan, Eusko Jaurlaritzaren sostengua jasotzen duela agerrarazi beharko du entitate onuradunak, haren irudi korporatiboa eta «eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia» azpititulua ikusteko moduan jarriz, betiere dagozkien jarraibide teknikoei jarraituz.
d) Antolaketa-aldaketako prozesuko erreferentziazko pertsonaren lan-kostuak: entitateko erreferentziazko pertsonaren soldata eta gizarte-gastuak. Dedikazioaren % 50ekoa izango da finantzatutako prozesuari egozteko gehieneko portzentajea.
e) Kanpo-ebaluazioko zerbitzua: entitate eskatzailetik kanpoko pertsona fisiko edo juridiko bat edo batzuk kontratatzeak dakartzan gastuak.
f) Zeharkako kostuak: berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesua kudeatzeko eta haren jarraipena egiteko, entitate onuradunak izaten dituen gastuak. Laguntzaren kostu zuzenen zenbateko osoaren % 10ekoa izango da egozteko gehieneko portzentajea.
4.– Planaren ezarpena ebaluatzeko soilik eskatzen bada finantzaketa, kanpo-ebaluazioko zerbitzuari dagozkion gastuak, antolaketa-aldaketako prozesuko erreferentziazko pertsonaren lan-kostuak eta zeharkako kostuak egotzi ahal izango dira, aurreko kasuistiketako ehuneko berberetan.
5.– Gastuak justifikatzea: kostuak faktura bidez justifikatuko dira. Salbuespena egingo da lan-kostuekin, haiek dagozkion nominak aurkeztuz justifikatuko baitira.
8. oinarria.– Eskabideak aurkezteko eta formalizatzeko epea.
1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, eta epemuga-hilean amaituko da, argitaratu zen egunean. Epemuga-hilean ez badago epea hasi den egunaren baliokiderik, hilaren azken egunean bukatuko da epea.
2.– Agindu honen ondoriozko eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoz bakarrik egingo dira.
3.– Eskabide-inprimakia www.euskadi.eus egoitza elektronikoaren bidez eskuratu eta bete behar da («Dirulaguntzak eta bekak» atala).
4.– Egoitza elektroniko horretan egongo dira eskuragarri elektronikoki nola izapidetu behar den argitzeko zehaztapenak, bai eta eskabide-inprimakia ere. Laguntzari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, www.euskadi.eus webgunean eskuratu ahal izango da, laguntzen eta dirulaguntzen atalean.
5.– Entitate interesduna espedientean sartzeko, dokumentazioa aurkezteko eta zuzenketak, jakinarazpenak eta prozedura honekin lotutako gainerako izapideak egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aplikazioa baliatu behar da (https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/).
6.– Eskabidearekin batera, entitate eskatzailea ordezkatzeko legezko gaitasuna duen pertsonaren edo entitatearen sinadura elektroniko aitortuaz gain, harekin batera aurkeztu beharreko agiri guztiak eta Administrazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eska ditzakeenak ere aurkeztu beharko dira.
7.– Entitateak berariaz aurka egiten ez badu, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak ofizioz egiaztatuko du administrazio eskudunean legezko ordezkaritzaren egiaztapena. Ezinezkoa bada, aurka eginez gero edo baimenik eman ezean, entitate eskatzaileak lehen aipatutako alderdiak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du. Hala ere, ordezkaritza beste pertsona bati eman ahal izango zaio, eta haren izenean jardungo du bitarteko elektronikoen bidez ebazpen honi dagozkion jarduketa guztietan. Horretarako, hauek erabiliko dira:
– Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoa, zeina Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan baitago (https://www.euskadi.eus/ahalordeen-erregistro-elektronikoa/web01-sede/eu/).
– Edo borondatezko legezko ordezkaritza egilesteko inprimaki normalizatua (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), behar bezala formalizatua, zeina eskabidearekin batera aurkeztu beharko baita. Pertsona juridikoek ordezkaritza-ahalordearen kopia erantsi beharko dute, edo, bestela, ahalorde-emailea entitate ordezkaritza-emailearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen legezko beste edozein dokumentu.
Ordezkariak egoitza elektroniko horretan onartzen den identifikazio-bitarteko elektronikoa eduki beharko du.
Helbide honetan daude eskuragarri Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan onartutako identifikaziorako eta sinadura elektronikorako bitartekoak: https://www.euskadi.eus/identifikazio-elektronikorako-onartutako-bitartekoak/web01-sede/eu/
8.– Eskatzaileak berak aukeratzen duen hizkuntza ofizialean aurkeztu ahalko ditu laguntza-eskabidea eta eskatutako dokumentazioa.
9.– Eskabideak aurkezteak adierazten du espresuki eta formalki onartzen direla deialdi honen oinarriak definitzen dituzten baldintzak.
9. oinarria.– Erantzukizunpeko adierazpenak.
1.– Eskabidea egiteko, eredu normalizatua erabili behar da. Entitate eskatzaileak oso-osorik bete behar du, telematikoki, beharrezkoak diren bere datu orokorrak emanez.
Eskabideak erantzukizunpeko adierazpen bat ere barne hartuko du, zeinean eskatzaileak onartuko baitu alderdi hauek betetzen dituela:
a) Ez duela eskatu edo jaso xede eta helburu bererako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik, beste administrazio edo ente publiko edo pribatu batetik.
b) Laguntza jasotzeko betekizunak betetzen dituela, eta baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa, eta, halaber, eskabidean eta harekin batera aurkeztutako dokumentazio guztian jasotako datuak ziurrak eta zehatzak direla.
c) Ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan edo Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako inolako debeku-egoeratan.
d) Ez zaiola ezarri laguntza eta dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapenik, ez administrazio-arlokorik, ez zigor-bidekorik, eta ez duela halakorik eskuratzeko legezko debekurik, sexu-diskriminazioagatik gerora ezarritakoak barne, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen beraren 13.1.h) artikuluaren arabera, edo LGTBIfobia gauzatu, bultzatu edo sustatzeagatik, konbertsio-terapiak sustatzea edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eragingarrirako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen arabera.
e) Egunean dauzkala zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan ezarritakoaren arabera (agindu hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura ematen diren laguntzen eta dirulaguntzen esparruan bai zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak bai dirulaguntzak itzultzeari buruzkoak betetzen direla egiaztatzeari buruzkoa da), eta konpromisoa hartzen duela betebehar hori betetzen jarraitzeko, harik eta emandako laguntza osoa justifikatu arte.
f) Ez dagoela ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen 109.4 artikuluan aurreikusitako egoera eta kasu bakar batean ere.
g) Ez dagoela laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
h) Betetzen duela desgaitasuna duten pertsonentzat legez gorde behar den kuota, edo egiaztatu duela hori bete dadin ordezko neurriak abian jarri izana.
i) Berdintasun-plana indarrean duela, Espainiako araudiaren arabera horretara behartuta egonez gero.
j) Sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituela, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.
2.– Zergak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela erakusteko, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko du, adieraziz, entitatearen beraren erantzukizunpean, zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduan jasota dagoen bezala, han zehazten baita nola egiaztatu behar den betetzen direla zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
3.– Eskabideak baloratzeko, entitateak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
a) Baldin eta Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko bada finantzaketa:
– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Genero-egituren egokitasuna baloratzeko: genero-kontuetarako erreferentziazko pertsonaren curriculum vitaea eta haren esperientzia eta prestakuntza egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria, bai eta kontratua ere.
– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko (pertsona bat edo gehiago izan daitezke): haien curriculum vitaea, eta horretarako egokiak direla egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria.
b) Eskabidea Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa egiteko baldin bada:
– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Generoaren partaidetza-diagnostikoa, 3.a) oinarrian ezarritako betekizunekin bat datorrena.
– Genero-egituren egokitasuna baloratzeko: genero-kontuetarako erreferentziazko pertsonaren curriculum vitaea eta haren esperientzia eta prestakuntza egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria, bai eta kontratua ere.
– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko: curriculum vitaea eta horretarako egokiak direla erakusteko kanpo-frogagiria.
c) Eskabidea baldin bada Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa osorik edo zati batean ezartzeko eta ebaluatzeko:
– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa, 3.b) oinarrian ezarritako betekizunekin bat datorrena.
– Genero-egituren egokitasuna baloratzeko: genero-kontuetarako erreferentziazko pertsonaren curriculum vitaea eta haren esperientzia eta prestakuntza egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria, bai eta kontratua ere.
– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko: curriculum vitaea eta horretarako egokiak direla erakusteko kanpo-frogagiria.
d) Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpena ebaluatzea:
– Proposamen teknikoa, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Aurrekontua, horretarako eredu normalizatua erabiliz: www.euskadi.eus web-orrian dago, laguntza eta dirulaguntzen atalean, eta eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren web-orrian, «Laguntzak, bekak eta sariak» ataleko «Deialdiak» azpiatalean.
– Genero Berdintasunaren aldeko Ekintza Plan Estrategikoa, 3.b) oinarrian ezarritako betekizunekin bat datorrena.
– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpenari buruzko txostena.
– Genero-egituren egokitasuna baloratzeko: genero-kontuetarako erreferentziazko pertsonaren curriculum vitaea eta haren esperientzia eta prestakuntza egiaztatzen duen kanpo-egiaztagiria, bai eta kontratua ere.
– Kanpo-dinamizazioa egiten duten pertsonen egokitasuna baloratzeko: curriculum vitaea eta horretarako egokiak direla erakusteko kanpo-frogagiria.
4.– Diruz lagundutako prozesuan zehar sortzen diren agiri guztietan, bai eta memoria eta txostenetan ere, sexista ez den modu batez erabiliko da hizkera.
5.– Entitate eskatzaileak publikoki jakinaraziko du parte hartuko duela berdintasunaren aldeko antolaketa-aldaketako prozesuan.
6.– Baliteke diruz lagundutako prozesua kanpotik ebaluatzea. Kanpo-ebaluaketa hori eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak sustatuko du.
10. oinarria.– Laguntzak emateko prozedura.
1.– Laguntzak lehiaketa bidez esleituko dira, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 19.1 artikuluan aipatzen den lehiaketa bidez, eta deialdi honetan zehaztutako hautaketa-prozesuarekin eta balorazio-irizpideekin bat etorriz. Ezarritako betekizun guztiak betetzen dituzten eskabideak bakarrik onartuko dira eta, haien artetik, 100 puntutik 50eko puntuazioa gainditzen dutenak, dagokion deialdiaren ebazpenean ezarritako aurrekontu-zuzkiduraren mugara iritsi arte, gehienez ere. Aurrekontu-zuzkidura izango lukeen azken eskabidean eskatutako zenbatekoa ekarpen horren arabera dagoen soberakina baino handiagoa bada, eskabidearen zati bat onartu ahal izango da.
11. oinarria.– Balorazio-irizpideak.
1.– Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko, hauek izango dira irizpideak:
a) Aurkeztutako proposamenaren kalitatea (60 puntu arte). Hauek aztertuta: prozesuan entitateko langileen parte-hartzea ziurtatuko duten neurrien multzoa (30 puntu, gehienez); proposatutako genero-egituren egokitasuna (25 puntu, gehienez), eta aurreikusitako lan-plana (5 puntu, gehienez).
b) Kanpo-dinamizazioa egiten duen pertsonaren edo pertsonen egokitasuna (40 puntu arte). Hauek aztertuta: berdintasunaren eta/edo feminismoen, garapenerako lankidetzaren, eta bideratze eta pedagogia feministen arloetako prestakuntza (20 puntu, gehienez); berdintasunari buruzko diagnostikoak eta planak egiten, metodologia parte-hartzaileak erabiliz diagnostikoak eta/edo ikerketak egiten eta antzeko prozesuen kudeaketan izandako lan-esperientzia (20 puntu, gehienez).
2.– Irizpideak berak izango dira 3. oinarrian ezarritako betekizunak betetzen dituen generoaren partaidetza-diagnostiko bat egina duten entitateentzat.
3.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzeko, eta, ondoren, plana ebaluatzeko, hauek izango dira irizpideak:
a) Aurkeztutako proposamenaren kalitatea (70 puntu arte). Hauek aztertuta: kanpo-laguntza eskatzen duten ekintzen justifikazioa eta deskribapena (15 puntu, gehienez); ekintza horien bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa, baliabideei, metodologiari, egutegiari eta aurrekontuari dagokienez, proposatutako genero-egituren egokitasuna barne (35 puntu, gehienez) eta ebaluazioaren deskribapen orokorra (20 puntu, gehienez).
b) Kanpo-laguntza ematen duen pertsonaren edo pertsonen egokitasuna (30 puntu arte). Hauek aztertuta: berdintasunaren eta/edo feminismoen, garapenerako lankidetzaren, eta bideratze eta pedagogia feministen arloetako prestakuntza (15 puntu, gehienez); metodologia parte-hartzaileak erabiliz diagnostikoak eta/edo ikerketak egiten, antolaketa sendotzeko esperientzietan, esperientzien trukean, antzeko prozesuen kudeaketan eta genero-ikuspegia eta/edo ikuspegi feminista duten ebaluazioetan izandako lan-esperientzia (15 puntu, gehienez).
4.– Plana jada gauzatu duten eta gauzatze horren ebaluazioa egiteko finantzaketa bakarrik eskatzen duten entitateen kasuan, hauek izango dira irizpideak:
a) Ebaluazio-proposamenaren kalitatea (60 puntu arte). Hauek aztertuta: metodologia parte-hartzaileak erabiltzea ebaluazioa egiteko (20 puntu, gehienez), eta aurkeztutako erreferentzia-baldintzak deskribatzea, proposatutako genero-egituren egokitasuna barne (40 puntu, gehienez).
b) Ebaluatzailearen edo ebaluatzaileen egokitasuna (40 puntu arte) Hauek aztertuta: berdintasunaren eta/edo feminismoen, eta bideratze eta pedagogia feministen arloetako prestakuntza (20 puntu, gehienez); berdintasunari buruzko diagnostikoak eta planak egiten, metodologia parte-hartzaileak erabiliz diagnostikoak eta/edo ikerketak egiten, antzeko prozesuen kudeaketan eta genero-ikuspegia eta/edo ikuspegi feminista duten ebaluazioak egiten izandako lan-esperientzia (20 puntu, gehienez).
5.– Balioespenean 50 puntutik gora lortzen duten eskabideak puntuazio handienetik txikienera ordenatuko dira, eta baremazio horren emaitza eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariari helaraziko zaio.
12. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.
1.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko Zerbitzuari dagokio deialdi honetan erregulatutako dirulaguntzak kudeatzea.
2.– Eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko, kide anitzeko organo bat eratuko da, hautaketa-batzordea izenekoa, eta pertsona hauek osatuko dute:
– Presidentea: Iker Del Río Lahidalga jauna, eLankidetzako Koordinazio Teknikoko arduraduna.
– Batzordekidea: Miren Saiz Alzugaray andrea, eLankidetzako Lankidetzako teknikaria.
– Batzordekidea eta idazkaria: Edurne Bengoechea Sorozabal andrea, eLankidetzako genero-arloko programetako teknikaria.
13. oinarria.– Ebazpen-proposamena.
1.– Kontuan hartuta hautaketa-batzordearen txostena, koordinazio teknikoko zerbitzuak ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta bertan jasoko du dirulaguntza zer entitate eskatzaileri ematea proposatzen den, bai eta dirulaguntzaren zenbatekoa zein den ere.
2.– Prozeduran interesdunek adierazitakoez bestelako egitateak, alegazioak eta frogak agertzen badira edo kontuan hartzen badira, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta interesdunei jakinarazi eta 10 eguneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu eta gero, behin betiko ebazpena emango da.
3.– Interesdunek adierazitakoez bestelako egitaterik, frogarik edo alegaziorik ez badago, eta, hartara, entzunaldi-izapide hori egitea beharrezkoa ez bada, ebazpen-proposamenak behin betiko izaera izango du, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.
14. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.
1.– Behin betiko ebazpen-proposamena eman ondoren, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren titularrari dagokio deialdia ebaztea; ebazpen horretan eman edo ukatuko da eskatutako laguntza, eta ezarriko dira lortutako puntuazioa eta onartutako dirulaguntzaren zenbatekoa. Gainera, dirulaguntzak emateko espedientean organo kudeatzailearen txostena egongo da. Txosten horretan, jasota geratuko da, organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera, entitate onuradunak betetzen dituela dirulaguntzak jasotzeko betekizun guztiak.
2.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpena, eskatutako laguntzak esleitu edo ukatzen dituena, banan-banan jakinaraziko zaio entitate interesdun bakoitzari.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluarekin bat etorriz, eskabidea aurkezten denetik aurrera sei hilabeteko epea igaro ondoren esanbidezko ebazpenik jakinarazi ez bada, eskabidea ezetsitzat joko da.
4.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako presidentetzari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Hiru hilabeteko epean berariazko ebazpenik eman ez bada, gora jotzeko errekurtsoa ezetsitzat joko da.
5.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan ezarritakoaren bat etorrita, emandako dirulaguntzen zerrenda egoitza elektronikoan argitaratuko da.
15. oinarria.– Laguntza onartzea.
1.– Entitate onuradunak 10 eguneko epea izango du emandako laguntza onartzeko.
2.– Laguntza onartzeko dokumentua laguntza esleitzeko ebazpenarekin batera bidali beharko da. Datu hauek izango ditu dokumentu horrek:
a) Onartutako antolaketa-aldaketako prozesua hasi eta bukatzeko behin betiko datak.
3.– Entitate onuradunak ez badu laguntza onartzeko dokumentua sinatzen, laguntza ez duela onartu ulertuko du eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak.
4.– Dirulaguntzen entitate onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritakoak ere.
16. oinarria.– Laguntza ordaintzea.
1.– Baldin eta Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko faseetarako bada emandako laguntza, epe hauetan ordainduko da:
a) Lehenengo ordainketa, laguntzaren zenbatekoaren % 60rainokoa, laguntza onartu eta gero.
b) Bigarren eta azken ordainketa, laguntzaren zenbateko osoaren % 40rainokoa, emandako dirulaguntzaren % 40 gauzatu izanaren txostena egin eta agirien bidez justifikatu eta gero.
2.– Baldin eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren prestakuntza-faserako bakarrik bada emandako laguntza, ordainketa bakarrean ordainduko da laguntza onartu ostean emandako laguntza osoa.
3.– Baldin eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa inplementatzeko eta ondoren ebaluatzeko bada emandako laguntza, epe hauetan ordainduko da:
a) Lehenengo ordainketa, laguntzaren zenbatekoaren % 60rainokoa, laguntza onartu eta gero.
b) Bigarren eta azken ordainketa, laguntzaren zenbateko osoaren % 40rainokoa, emandako laguntzaren % 40 gauzatu izanaren txostena egin eta agirien bidez justifikatu eta gero.
4.– Baldin eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpenaren ebaluazio-faserako bakarrik bada emandako laguntza, ordainketa bakarrean ordainduko da laguntza onartu ostean emandako laguntza osoa.
17. oinarria.– Jarraipen- eta justifikazio-sistema.
1.– Finantzatutako prozesu bakoitzean garapena aztertzeko jarraipeneko batzorde misto bat ezarriko da, gutxienez kide hauek izango dituena: eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako ordezkari bat, entitate onuraduneko beste ordezkari bat eta kanpoko dinamizazioko beste bat. Batzorde hori prozesu bakoitzaren hasieran bilduko da, eta beste zenbait aldiz ere bai prozesuan zehar, ondoren zehazten den bezala.
2.– Baldin eta Generoaren Partaidetza Diagnostikoa egiteko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko bada finantzaketa:
a) Laguntzaren bigarren ordainketa eskuratzeko betekizun gisa, tarteko narrazio- eta finantza-txosten bat aurkeztu beharko ditu entitate esleipendunak, bai eta prestatutako Partaidetza Diagnostikoa ere. Narrazio-atala deskripzio-txosten bat da, zeinetan adieraziko baita prozesuaren egoera; finantza-atalean, berriz, egindako gastuen egiaztagiriak sartuko dira, eta, ezarritako portzentajera heltzen direnean egingo da haiei dagokien ordainketa. Jarraipeneko Batzorde Mistoak orduan egingo du lehenengo bilera, prozesuaren egoera elkarrekin baloratzeko eta planaren hurrengo lanketa-fasea aurkezteko. Bilera hori nahitaezko betekizuna da bigarren ordainketa izapidetzeko.
b) Amaierako narrazio- eta finantza-txosten bat ere aurkeztu beharko du entitate esleipendunak; bertan, emandako laguntza osoaren % 100 justifikatu beharko du, eta egindako gastuen egiaztagiriak sartuko ditu. Txosten hori 6 hileko epean aurkeztu beharko da, prozesua amaitzeko egunetik hasita. Orduan egingo da Jarraipeneko Batzorde Mistoaren bigarren bilera, eta, bertan aurkeztuko da Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa.
3.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa prestatzeko bakarrik bada laguntza, 17.2.b) artikuluan zehaztutakoa izango da hari jarraipena egiteko sistema.
4.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoa ezartzeko eta gero ebaluazioa egiteko bada finantzaketa:
a) Laguntzaren bigarren ordainketa eskuratzeko betekizun gisa, tarteko narrazio- eta finantza-txosten bat aurkeztu beharko du entitate esleipendunak, bai eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpenaren memoria bat ere. Narrazio-atala deskripzio-txosten bat da, zeinetan adieraziko baita prozesuaren egoera; finantza-atalean, berriz, egindako gastuen egiaztagiriak sartuko dira, eta, ezarritako portzentajera heltzen direnean egingo da haiei dagokien ordainketa. Jarraipeneko Batzorde Mistoak orduan egingo du lehenengo bilera, prozesuaren egoera elkarrekin baloratzeko eta Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpena ebaluatzeko hurrengo fasea aurkezteko. Bilera hori nahitaezko betekizuna da bigarren ordainketa izapidetzeko.
b) Amaierako narrazio- eta finantza-txosten bat ere aurkeztu beharko du entitate esleipendunak; bertan, emandako laguntza osoaren % 100 justifikatu beharko du, eta egindako gastuen egiaztagiriak sartuko ditu. Txosten hori 6 hileko epean aurkeztu beharko da, prozesua amaitzeko egunetik hasita. Orduan egingo da Jarraipeneko Batzorde Mistoaren bigarren bilera, eta, bertan aurkeztuko da Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpenaren ebaluazioa.
5.– Genero Berdintasunaren Aldeko Ekintza Plan Estrategikoaren ezarpena ebaluatzeko bakarrik bada laguntza, 17.4.b) oinarrian zehaztutakoa izango da hari jarraipena egiteko sistema.
6.– Nolanahi ere, Batzordea bertako kideek nahi adina aldiz bilduko da.
18. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.
Entitate onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. eta 42. artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta deialdi honetan aipatzen diren laguntzak jasotzeagatik eska daitezkeen legezko gainerako betebehar guztiak ere.
19. oinarria.– Ez-betetzea.
Laguntzaren entitate onuradunak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13., 14. eta 42. artikuluetan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan ezarritako debeku edo betebeharren bat betetzen ez badu, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariak, onuradunari entzun eta dagokion prozedura gauzatu ondoren, ezabatutzat joko du emandako laguntza ordaintzeko eskubidea.
20. oinarria.– Itzulketarako kausak eta prozedura.
Bidegabe jasotako laguntzak itzultzeko arrazoiek eta haiek azkentzeko eta itzultzeko prozedurak bete egingo dute Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen III. tituluko 36. artikuluan eta hurrengoetan eta hirugarren xedapen gehigarriaren laugarren apartatuan ezarritakoa.
21. oinarria.– Beste laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
1.– Oinarri hauen babespean lortutako laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo entitate publiko edo pribatu batzuek emandako beste laguntza batzuekin, xede bera badute.
2.– Beste administrazio publiko edo entitate pribatu edo publiko batzuek (estatukoak edo nazioartekoak izan) emandako laguntzekin edo dirulaguntzekin bat eginez gero, laguntza horien zenbatekoa ez da izango entitate onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa. Gainfinantzaketarik gertatuz gero, emandako laguntzari kenduko zaio garatu beharreko jardueraren kostua gainditzen duen zenbatekoa.
22. oinarria.– Funtsezko aldaketak.
1.– Entitate onuradunak eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziari baimen-eskaera bidali beharko dio arlo hauetan aldakuntza nabarmenak eragiten dituzten aldaketak egiteko: dinamizazioan, prozesuko erreferentziazko pertsonan, aurreikusten diren helburu eta emaitzetan, 3 hilabetetik gorako prozesuaren luzapenetan eta diruz lagundu daitekeen gastu bakoitzean jasotako dirulaguntzarekin alderatuta % 20tik gorako aldea dakarten aldaketetan.
2.– Emandako laguntzaren zenbatekoa eskatutako zenbatekoa baino baxuagoa bada, entitate onuradunak esku-hartzea birformulatu beharko du, esleitutako zenbatekoaren arabera, eta egindako esku-hartzea jakinaraziko dio eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziari.
3.– Proiektua gauzatzeko epealdia gehienez ere 3 hilabete luzatu ahal izango da baimenik gabe. Halakoetan, entitate onuradunak luzapenaren berri eman beharko du hasieran ezarritako epealdiaren barruan, eta horretarako arrazoiak azaldu beharko ditu. Zenbait luzapenen batura 3 hilabetetik gorakoa izanez gero, bidezko baimena eskatu beharko da aurretik.
4.– eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak ebazpena emango du proposatutako aldaketei buruz, eta, aldaketa egiteko eskabidea ukatuz gero, prozesuarekin entitate onuradunak jarraitu beharko du hasieran ezarritako baldintzetan.
5.– Halaber, bete egin beharko da Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 25. artikuluan ezarritakoa.
23. oinarria.– Dirulaguntzaren baldintzak aldatzea.
1.– Laguntza emateko kontuan hartutako betekizunak aldatzen badira, beste administrazio edo ente publiko nahiz pribatuetatik beste laguntza edo dirulaguntza batzuk edo bestelako laguntzak jasotzen badira, eta, hala badagokio, xede bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, baldin eta betetzen badira laguntzaren entitate onuradun izateko deialdi honetan ezarritako betekizunak.
2.– Ondorio horietarako, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariak dagokion ebazpena emango du, emandako laguntzen zenbatekoak egoera berrira egokitzeko. Hala ere, emandako laguntza handitzea ekar dezaketen baldintza-aldaketek ez dute eragingo hasiera batean emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzerik.
24. oinarria.– Dirulaguntza jaso duten jarduerak kontratatzea onuradunek.
1.– Onuradunak diruz lagundutako jarduera osoa kontratatu ahal izango du, kontratu guztien prezioak batuta.
2.– Edonola ere, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan ezarritako mugak eta betebeharrak aplikatuko zaizkie entitate onuradunari eta kontratistari.
3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31.3 artikuluan aipatzen den kontratazioa egiteko, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren zuzendariaren aldez aurreko baimena beharko da.
25. oinarria.– Datuen babesa.
Eskabideetako datu pertsonalak tratatu egingo dira, eta «Garapenerako lankidetzarako laguntzak eta dirulaguntzak» izeneko tratamendu-jardueran sartuko dira. Datu pertsonalak tratatzean, kontuan izango dira 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa, eta (EB) 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, Datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa.
RSS