Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2026ko irailaren 1a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3748

AGINDUA, 2026ko abuztuaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskaritza zentralen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia.

Urtarrilaren 13ko 3/2009 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzako lanpostuen zerrenda onartzen duenak, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskaritza zentralaren lanpostua ezarri zuen. Lanpostu horren eginkizunak jasota daude Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 12. artikuluan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskaritzari buruzko ekainaren 28ko 98/2016 Dekretuaren 10.6 artikuluak xedatzen duenez, ikuskari zentralak ikuskari nagusiaren mende egongo dira zuzenean, eta hezkuntza-arloan eskumena duen saileko titularrak izendatuko ditu, ikuskari nagusiak proposatuta, izendapen askeko prozeduraren bidez.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102. eta 103. artikuluetan eta Hezkuntza sailburuaren 2026ko uztailaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2026ko abuztuaren 4ko EHAA), sail honetan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Xabier Elosegui Ibarbia izendatzea Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari zentral.

Bigarrena.– Izendapen horrek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango ditu 2026ko irailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 20a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala