Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2026ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3746

IRAGARKIA, Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, espedientearen instruktoreak G 21 2026 S zehapen-prozeduran eman duen ebazpen proposamena jakinarazteko dena.

Hainbat saio egin dugun arren, 72526438D zenbakiko NAN duen pertsonari ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi ebazpenaren proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2026ko uztailaren 3an, ebazpenaren proposamena eman dela, osasun-araudiaren balizko arau-hauste bategatik.

Legezko ohartarazpenak:

Interesdunak hamabost eguneko epea du jakinarazpen honen biharamunetik zenbatzen hasita, egoki iritzitako alegazioak, agiriak eta justifikazioak aurkezteko, halaber, Gipuzkoako Osasun Lurralde Ordezkaritza honetan (Antso Jakituna etorbidea 35, Donostia), gordailuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko, betiere Euskal Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzko martxoaren 16ko 1/2023 Legearen 40.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen, urriaren 1eko 39/2015 Legearen, 44 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Isuna jakinarazpen honen ondorengo 15 eguneko epean ordaintzen badu, zenbatekoa 39/2015 Legearen 85. artikuluan aurreikusitako deskontuen arabera murriztuko da. Ordainketa-gutuna iragarki honetan adierazitako helbidean eskatu ahal izango du.

Jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Donostia, 2026ko abuztuaren 18a.

Osasuneko Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JOSE RAMON ARAMBARRI BADIOLA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala