Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

165. zk., 2026ko abuztuaren 31, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
3744

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 31koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ematen baitira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko Aginduaren babespean eskatutako laguntzak. Agindu horren bidez 2025erako deialdia egin zen nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan.

Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko Aginduaren bidez 2025erako deialdia egin zen nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzetarako, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan (2025eko urriaren 29ko EHAA, 207 zk.).

Agindu horren 11.2 oinarriak ezarritakoaren arabera, Balorazio-batzordeak txostena egingo du, ezarritako laguntzak baloratzeko eta kuantifikatzeko irizpide objektiboetan oinarrituta, eta txosten horrek egindako ebaluazioaren emaitza jasoko du. Halaber, eta 13. oinarriak xedatutakoarekin bat, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak ebazpen-proposamena egingo du Balorazio-batzordeak egindako txostena aintzat hartuta.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak laguntza deialdi hau onesteko behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen.

Aipatutako arauak ezartzen duenez, laguntzak eman eta ukatuko dira Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen bidez, laguntzak kudeatzeko organoak egindako ebazpen-proposamena kontuan hartuta.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariak egindako behin betiko ebazpen-proposamena ikusi eta aintzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025eko urriaren 15eko Aginduan aurreikusitako laguntzak ematea I. eranskinean jaso diren eskatzaileei –bertan jasotako zenbatekoa– eta laguntzak ukatzea II. eranskinean agertzen direnei.

Bigarrena.– Emandako laguntza 2025eko urriaren 15eko Aginduaren 15. oinarriak ezarritakoaren arabera ordainduko da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta hurrengo egunetik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala