Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2026ko abuztuaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3736

AGINDUA, 2026ko abuztuaren 18koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2026. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen balorazio-batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.

Kontuan hartu da Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2026ko uztailaren 7ko Agindua, 2026. urtean goi-mailako kirol-lehiaketak antolatzeko dirulaguntzen deialdia egin eta dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Agindu horren 12. artikuluak ezartzen du, alde batetik, aurkezten diren eskabideak eta dokumentazioa aztertzeko balorazio-batzorde bat osatuko dela, eta, bestetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide aritzeko.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Balorazio-batzordeko kide izango dira:

Batzordeburua: Elisabet Altube Bengoa (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoko arduraduna).

Batzordekideak:

• Aitor Alberdi Rodríguez (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria).

• Leire Bengoa Luengo (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzako teknikaria); batzordeko idazkaria izango da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, herritar oro jakitun izan dadin.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 18a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA.


Azterketa dokumentala