Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2026ko abuztuaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3735

1433/2026 EBAZPENA, abuztuaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez zuzentzen baita ekainaren 11ko 1057/2026 Ebazpena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea izendatzen duena (2025. eta 2026. urteetan zehar argitaratuko diren eskaintza-zikloetako zerbitzuetako langileen epaimahaiari esleitutako kategoria/lanpostu funtzional guztiak).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak hornitzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren (2019ko abenduaren 24ko EHAA, 244. zk.).

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiak Ebazpen bidez deituko den lekualdatze-lehiaketaren epaimahai kalifikatzailea izendatuko du. Epaimahai kalifikatzailea denboraldi jakin baterako izendatu ahalko da, eta, beraz, epaimahai horren baremazio- eta balorazio-zereginak jarraikako esleipen-prozesuetan egin ahal izango dira.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 1057/2026 Ebazpenaren bidez (2026ko ekainaren 22ko EHAA, 116. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea izendatzen da (2025. eta 2026. urteetan zehar argitaratuko diren eskaintza-zikloetako zerbitzuetako langileen epaimahaiari esleitutako kategoria/lanpostu funtzional guztiak).

Uztailaren 1eko 1245/2026 Ebazpenaren bidez, ekainaren 11ko 1057/2026 Ebazpena zuzendu zen (2026ko uztailaren 28ko EHAAn, 142. zk.an argitaratua).

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenak, zenbait alderdi ezartzen dituenak Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaikideak izendatzeko, erabaki hau hartu zuen: zerbitzuetako langileen epaimahaiko bokalen lanpostuak betetzen dituztenek baldintza orokorrak bete behar dituzte, eta, gainera, A taldeko izendapena izan behar dute epaimahai horrek esleituta duen kategoria/lanpostu funtzionalen batean.

Ekainaren 11ko 1057/2026 Ebazpenaren bidez epaimahaiko kideak izendatu ondoren, egiaztatu da laugarren eta bosgarren bokalek, titularrek zein ordezkoek, ez dutela betetzen arauak eskatzen duen izendapen-baldintza. Horregatik, egitezko okerra zuzendu behar da. Zuzenketa horren ondorioz, izendapena baliogabetuko da, eta aipatutako baldintza espezifiko hori betetzen duten eta erroldan jasota dauden pertsonak izendatuko dira, hurrenkerari jarraituz eta emakumeen eta gizonen arteko txandakatzea errespetatuz.

Zuzenketa egitea dagokio Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, zeinak hau ezartzen baitu: Administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzentzea 1057/2026 Ebazpena, ekainaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten zerbitzuetako langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahai kalifikatzailea (2025. eta 2026. urteetan zehar argitaratuko diren eskaintza-zikloetako zerbitzuetako langileen epaimahaiari esleitutako kategoria/lanpostu funtzional guztiak), ondoren adierazten den bezala:

Hau dioen lekuan:

«Laugarren bokala:

– Titularra: María Rosa Apezteguia Ormazabal.

– Ordezkoa: Asier Aramendia López.»

Hau esan behar du:

«Laugarren bokala:

– Titularra: María Teresa Domínguez Fernández.

– Ordezkoa: Miguel Ángel Cabrero García.»

Hau dioen lekuan:

«Bosgarren bokala:

– Titularra: Eska Araiz Pascual.

– Ordezkoa: María Eneritz Apraiz Ruiz.»

Hau esan behar du:

«Bosgarren bokala:

– Titularra: Javier Díaz de Cerio Paniagua.

– Ordezkoa: Ingrit Gómez Elvira.»

Bigarrena.– Gainerako jarduketetan, ekainaren 11ko 1057/2026 Ebazpenean ezarritakoa mantentzea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legean, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 6a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala