Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2026ko abuztuaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3728

2037/2026 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko burua bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

Abenduaren 20ko 302/2012 Ebazpenaren bidez, Rafael Silvariño Fernández jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Rafael Silvariño Fernández jauna Barne Medikuntzako Zerbitzu Sanitarioko buruaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan, erretiroa hartzeagatik, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko abuztuaren 1ean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea eta interesdunari eta Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuari haren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2026ko uztailaren 14a.

Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,

ENEKO GUTIÉRREZ COTERÓN.


Azterketa dokumentala