
164. zk., 2026ko abuztuaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3726
1715/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez xedatzen baita kargutik kentzea Zainketen Metodologiako eta Ikerketako Erizaintzako ondokoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
699/2018 Ebazpenaren bidez, Zainketen Metodologiako eta Ikerketako Erizaintzako ondokoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean izendatzea xedatu zen (2018ko abuztuaren 14ko EHAA, 156. zk.).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Concepción Moreno Calvete andrea Zainketen Metodologiako eta Ikerketako Erizaintzako ondokoaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, berak hala eskatuta.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2026ko uztailaren 12ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari horren berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko ekainaren 30a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea.
EB (219/2023 Ebazpena, martxoaren 29koa).
Langileen zuzendaria,
ESTRELLA GARRIDO MANZANO.
RSS