Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2026ko abuztuaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
3697

IRAGARKIA, 2026ko abuztuaren 11koa, Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkariarena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko eta etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboko espedienteen jakinarazpenei buruzkoa.

Ez denez lortu jakinaraztea aipatutako prozedurak jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Urriaren 1eko aipatutako 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie ager daitezela Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz) 5 eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, jakinarazpen pertsonala egiteko. Jakinarazten da ezen, behin epe hori igaro, eta agertzen ez badira, jakinarazpena egindakotzat joko dela legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.

Hau aditzera ematen da jakinaren gainean jartzeko eranskinean adierazitako interesdunak, eta jakinarazpen-balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 11.

Arabako Etxebizitzako lurralde-ordezkaria,

LEIRE URCOLA ALBERDI.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala