
161. zk., 2026ko abuztuaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (195 KB - 12 orri.)
- EPUB (736 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LANBIDE-EUSKAL ENPLEGU ZERBITZU PUBLIKOA
3694
EBAZPENA, 2026ko abuztuaren 13koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Gizarte Segurantzako kuotetarako 2024ko ekitaldiko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dirulaguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Laguntza horiek Gizarte Segurantzako kuotak ordaintzeari buruzkoak dira, eta laguntza horiek finantzatzeko baliabideak Administrazio Kontseiluak 2024ko martxoaren 19ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez esleitu dira (2024ko martxoaren 27ko EHAA). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen eranskina).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 13a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoaren zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS