Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2026ko abuztuaren 25a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3690

1804/2026 EBAZPENA, ekainaren 30ekoa, Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko burua hautatzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan.

AURREKARIAK

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen martxoaren 12ko 817/2026 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Barrualde-Galdakaoko ESIko Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostu bat lehiaketa-sistemaren bidez hornitzeko (2026ko apirilaren 23ko EHAA, 75. zk., eta 2026ko maiatzaren 4ko BOE, 108. zk.).

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentearen ekainaren 29ko 1777/2026 Ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartu zen eta aurkeztutako hautagai bakarra baztertu zen, deialdian eskatutako hizkuntza-eskakizuna ez zuelako betetzen; beraz, ez zen onartutako izangairik egon.

Adierazitako guztiagatik, langileen arloan indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, bat etorriz Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutuak arautzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuaren 15.1.e) artikuluan xedatutakoarekin (azaroaren 14ko EHAA, 219. zk.) eta lehiaketa arautzen duten oinarriak betez,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Ospitaleko Larrialdietako Zerbitzu Sanitarioko buru lanpostua hornitzeko deialdia Barrualde-Galdakaoko ESIan. Horrek ondorioak izango ditu ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Usansolo, 2026ko ekainaren 30a.

Barrualde-Galdakaoko ESIko zuzendari-gerentea,

GEMMA FERNÁNDEZ PEÑALBA.


Azterketa dokumentala