
161. zk., 2026ko abuztuaren 25a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3684
1729/2026 EBAZPENA, uztailaren 7koa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Administrazioko Taldeko burua (hornidura eta biltegia) izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Bermeoko Ospitalean.
Apirilaren 10eko 1138/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Administrazioko Taldeko buru (hornidura eta biltegia) lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Bermeoko Ospitalean (2026ko apirilaren 30eko EHAA, 79. zk.).
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Begoña Basterretxea Cruz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Administrazioko Taldeko buru (hornidura eta biltegia) izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Bermeoko Ospitalean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Administrazioko Taldeko buru (hornidura eta biltegia) izendatzea Begoña Basterretxea Cruz andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean, Bermeoko Ospitalean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko uztailaren 20tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko uztailaren 7a.
Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
IZASKUN ELORTEGI KAIERO.
RSS