
160. zk., 2026ko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 7 orri.)
- EPUB (365 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3681
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 22koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez 2026-2029 aldirako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeak aitortzen baitira eta ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzak esleitzen baitira, «Artea eta Humanitateak» arloan.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 2ko Aginduaren bidez (2025eko irailaren 19ko EHAA, 178. zk.), euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen 2026-2029 urteetarako jarduera babesteko laguntzetarako deialdia egin zen.
Hautaketa Batzordeak txostena helarazi zion Zientzia Politikarako zuzendariari, ebazpen-proposamena egin zezan. Ebazpen-proposamen hori 2026ko ekainaren 26an eman zen.
Aginduaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, 2. artikuluan ezarritako ikerketa-arlo bakoitzean, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeari dagokio dagokion prozedura ebaztea.
Horregatik, agindu horretan ezarritako prozeduraren gainerako arauak bete direnez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal unibertsitate-sistemako «Artea eta Humanitateak» arloko ikerketa-taldeak aitortzea 2026-2029rako. Talde horiek lehen eranskinean daude zerrendatuta –«I. eranskina.– Egiaztatutako taldeak»–.
Bigarrena.– «Artea eta Humanitateak» arloko euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzak ematea, 2026-2029 urteetarako. Jarduera horiek bigarren eranskinean daude zerrendatuta –«II. eranskina.– Laguntzaren guztizko zenbatekoa, kontzeptuen araberako xehetasuna eta denbora-banakapena»–.
I. eranskinean egiaztatutako taldeek, baldin II. eranskinean agertzen ez badira, ez dute laguntzarik jaso aurrekontu-kreditua agortu delako.
Hirugarrena.– Kalitatearen eta emaitzen ebaluazioaren adierazleak ezartzea diruz lagundutako euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeei, «Artea eta Humanitateak» arloko 2026-2029rako; adierazle horiek hirugarren eranskinean daude zerrendatuta –«III. eranskina.– Kalitatearen eta emaitzen ebaluazioaren adierazleak»–.
Laugarrena.– Laguntzaren onarpena eredu normalizatu baten bidez formalizatuko da, aginduaren 17. artikuluan ezarritako baldintzetan.
Bosgarrena.– Entitate onuradunek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta deialdi-aginduaren 18. artikuluan adierazitakoak ere.
Seigarrena.– Entitate onuradunek jarraipen ekonomikoari buruzko txostenak aurkeztuko dituzte urtero, eta entregatzeko azken eguna hurrengo urteko martxoaren 31 izango da. Halaber, entitate onuradunek 2028. eta 2030. urteetako lehen hiruhilekoa amaitu baino lehen eguneratu beharko dituzte ekoizpen zientifikoaren datuak.
Zazpigarrena.– Aginduaren 17. artikuluan deskribatutako onarpen-prozedura bete ondoren, laguntzak honela ordainduko dira:
– Lehenengo urteko ordainketa bi ordainketatan egingo da: lehenengoa, aldez aurretik, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50a, hurrengo urtean, 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren.
– Bigarren urteko ordainketa bi ordainketatan egingo da: lehenengoa, aldez aurretik, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50a, hurrengo urtean, 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren. Bigarren ordainketa osorik ordainduko da, baldin eta entitate onuradunak egiaztatzen badu 2026. eta 2027. urteetarako emandako zenbatekoaren % 70 bete dela gutxienez. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa, eta emandako zenbatekoa aldatu egingo da, eta dagozkion aurreratutako kopuruak itzuli.
– Hirugarren urtean ere berdin jokatuko da; lehenengo ordainketa aurreratuko da, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50a, hurrengo urtean, 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren. Bigarren ordainketa osorik egiteko, lehenengo hiru urteetarako emandako laguntzaren gutxienez % 80 gauzatu beharko da. Bestela, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa, eta emandako zenbatekoa aldatu egingo da, eta dagozkion aurreratutako kopuruak itzuli.
– Laugarren urtean, lehenengo ordainketa aurreratua egingo da, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarren ordainketa, hurrengo urtean, 19. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren, 2026-2029 laurtekoko likidazioaren emaitzara egokituko da.
Dirulaguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera bermatuko da. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzudan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du eta horien kudeaketan parte hartzen duten entitate laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu.
Zortzigarrena.– Entitate onuradunak aginduaren 21. artikuluan adierazitako kasuren batean badaude, ezin izango da laguntza ordaintzeko eskatu, eta, hala badagokio, bidezkoa izango da jasotako zenbatekoak itzultzea eta laguntza ordaindu zenetik aplikatu beharreko legezko interesak eskatzea.
Bederatzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dakioke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 22a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS