
160. zk., 2026ko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 8 orri.)
- EPUB (429 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
3677
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 22koa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez euskal unibertsitate-sistemaren «Osasun Zientziak» arloko ikerketa-taldeak aitortzen baitira eta ikerketa-taldeen jarduerak 2026-2029 aldian bultzatzeko laguntzak esleitzen baitira.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 2ko Aginduaren bidez (2025eko irailaren 19ko EHAA, 178. zk.), euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduera 2026-2029 aldian bultzatzeko laguntzetarako deialdia egin zen.
Hautaketa Batzordeak txostena helarazi dio Zientzia Politikako zuzendariari, ebazpen-proposamena egin dezan. Ebazpen-proposamen hori 2026ko ekainaren 26an eman zen.
Aginduaren 15.1 artikuluak ezartzen duenez, 2. artikuluan ezarritako ikerketa-arlo bakoitzean, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordeari dagokio prozedura ebaztea.
Horregatik, agindu horretan ezarritako prozeduraren gainerako arauak bete direnez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal unibertsitate-sistemaren «Osasun Zientziak» arloko ikerketa-taldeak aitortzea 2026-2029 aldirako. Talde horien zerrenda jaso da hemen: «I. eranskina.– Egiaztatutako taldeak».
Bigarrena.– Euskal unibertsitate-sistemaren «Osasun Zientziak» arloko ikerketa-taldeen jarduerak 2026-2029 aldian bultzatzeko laguntzak ematea. Banaketa horren zerrenda jaso da hemen: «II. eranskina.– Emandako kopuruak, kontzeptuaren eta urtearen arabera».
Hirugarrena.– Kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa ezartzea 2026-2029 aldian diruz lagundutako euskal unibertsitate-sistemaren «Osasun Zientziak» arloko ikerketa-taldeei. Adierazle horien zerrenda jaso da hemen: «III. eranskina.– Kalitate-adierazleak eta emaitzen ebaluazioa».
Laugarrena.– EAEko unibertsitate-sistemaren «Osasun Zientziak» arloko ikerketa-taldeen jarduerak 2026-2029 aldian bultzatzeko laguntzak ukatzea, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 2ko Aginduaren 13.4 artikuluaren babesean. Laguntza ukatu zaienen zerrenda jaso da hemen: «IV. eranskina.– Ukatutako eskabideak».
Bosgarrena.– Laguntzaren onarpena eredu normalizatu baten bidez formalizatuko da, aginduaren 17. artikuluan ezarritako baldintzetan.
Seigarrena.– Erakunde onuradunek Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan xedatutako betebeharrak bete beharko dituzte, bai eta deialdi-aginduaren 18. artikuluan adierazitakoak ere.
Zazpigarrena.– Erakunde onuradunek segimendu ekonomikoari buruzko txostenak aurkeztuko dituzte urtero, eta entregatzeko azken eguna hurrengo urteko martxoaren 31 izango da. Halaber, erakunde onuradunek 2028. eta 2030. urteetako lehen hiruhilekoa amaitu baino lehen eguneratu beharko dituzte ekoizpen zientifikoaren datuak.
Zortzigarrena.– Aginduaren 17. artikuluan deskribatutako onarpen-prozedura bete ondoren, laguntzak honela ordainduko dira:
– Lehenengo urteko ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50a, hurrengo urtean, 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren.
– Bigarren urteko ordainketa bi zatitan egingo da: lehenengoa, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50a, hurrengo urtean, 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren. Bigarren zatia osorik ordainduko da, baldin eta erakunde onuradunak egiaztatzen badu, 2026. eta 2027. urteetarako emandako zenbatekoaren % 70, gutxienez, exekutatu dela. Bestela, justifikatutako zenbatekoarekin bat ordainduko da; ondorioz, emandako zenbatekoa aldatuko da eta aurreratutako zenbatekotik dagokiona itzuli beharko da.
– Hirugarren urtean ere berdin jokatuko da; lehenengo zatia, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50a, hurrengo urtean, 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren. Bigarren zatia osorik ordainduko da, baldin eta lehenengo hiru urteetarako emandako laguntzaren % 80, gutxienez, exekutatu bada. Bestela, justifikatutako zenbatekoarekin bat egingo da ordainketa; ondorioz, emandako zenbatekoa aldatuko da eta aurreratutako zenbatekotik dagokiona itzuli beharko da.
– Laugarren urtean, lehenengo zatia, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa, aurrerapen gisa ordainduko da. Bigarren zatia, hurrengo urtean, 19. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako txosten ekonomiko eta zientifikoak aurkeztu direla egiaztatu ondoren, eta 2026-2029 laurtekoari dagokion likidazioaren emaitzara egokituko da.
Dirulaguntzaren zenbatekoa abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritako berme-araubidearen arabera bermatuko da. Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren dirulaguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezartzen ditu.
Bederatzigarrena.– Erakunde onuradunak Aginduaren 21. artikuluan adierazitako kasuren batean badaude, ezin izango dute laguntza ordaintzeko eskatu eta bidezkoa izango da jasotako zenbatekoak itzultzeko eskatzea, bai eta laguntza ordaindu zenetik aplikatu beharreko legezko interesak eskatzea ere.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 22a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS