Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

160. zk., 2026ko abuztuaren 24a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA SAILA
3674

EBAZPENA, 2026ko uztailaren 24koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, zeinaren bidez epea ezartzen baita egonkortzeko salbuezpenezko prozesurako deialdian, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzekoan, eskatutako baldintzak betetzen dituzten hautatutako pertsonek dagozkien lan-kontratuak formalizatzeko eta argitara ematen baita prozesu horretan hautatutako pertsonen laugarren zerrenda osagarria.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 29ko EHAA) enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako oinarriak onartu ziren, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko.

Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Agindu horren bidez hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko lan-legepeko langile finko izateko deialdia egin zen egonkortzeko salbuespenezko prozesu hauetarako:

– Hezkuntza Laguntzako Langileen kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

– Transkribatzaile eta material-egokitzaileen kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

– Zeinu Hizkuntzako interpreteen kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

– Fisioterapeuten kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

– Okupazio Terapeuten kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

– Gizarte-langileen kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko abenduaren 26ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrendak.

Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko maiatzaren 19ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar zituzten pertsonen zerrenda, izan ere, eskatutako dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkeztu zuten (ebazpen horren I. eranskina), bai eta, arrazoi justifikatuarekin, lortu nahi zen lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazten duen osasun-azterketa egin gabe zuten pertsonen zerrenda ere (ebazpen horren II. eranskina).

Bestalde, ebazpen horren bidez (Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko abuztuaren 18ko Ebazpenaren bidez aldatua) argitara eman zen ordezkoen zerrenda, puntuazio-hurrenkeraren arabera ordenatua (ebazpen horren V. eranskina), eta enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutzat jo zituen izengaiak; halaber, epea ezarri zen egiaztagiriak aurkezteko eta osasun-azterketa egiteko.

Aipatutako aginduaren 9.4 oinarrian aurreikusitako osasun-azterketa II. eranskin horretan zerrendatutako pertsonei egin ondoren, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko uztailaren 10eko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar zituzten pertsonen lehen zerrenda osagarria, lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitzat jo zituztelako.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2025eko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar zituzten pertsonen bigarren zerrenda osagarria. Era berean, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2026ko apirilaren 23ko Ebazpenaren bidez argitara eman zen Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar zituzten pertsonen hirugarren zerrenda osagarria.

Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatu ondoren, argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar dituzten pertsonen laugarren zerrenda osagarria, lortu nahi duten lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitzat jo dituztelako.

Bestalde, adierazten da bi pertsona Langileak Kudeatzeko Zuzendaritzan aurkeztutako hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideak bereganatzeko prozesutik at gelditu direla. Ondorioz, hautatutako ordezkoen zerrenda erabili behar da, oinarri komunen 8.5.3 apartatuan xedatutakoaren arabera.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez deitutako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetan, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzekoetan, hautatutako pertsonen laugarren zerrenda osagarria, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztelako, eta epea ezartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren zerbitzuko lan-kontratuak formalizatzeko. Pertsonen zerrenda hori I. eranskinean dago.

Bigarrena.– Hautatutako pertsonek (I. eranskinean zerrendatuta) ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera sinatu beharko dituzte dagozkien lan-kontratuak.

Ezinbesteko kasuetan izan ezik, lan-kontratua sinatzen ez duenak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioko lan-legepeko langile finko izateko eskubide guztiak, deialditik eratorritakoak.

Hirugarrena.– Argitara ematea hautaketa-prozeduratik eratorritako eskubideak bereganatzetik at gelditu diren pertsona hautatuak (II. eranskina).

Laugarrena.– Argitara ematea ordezkoak, puntuazio-hurrenkeraren arabera, jasotzen dituen zerrenda, eta hautatutzat jotzea Hezkuntza Saileko lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan, esleitutako lanpostua adierazita (III. erankina).

Bosgarrena.– Hamar egun naturaleko epea irekitzea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpen honen III. eranskinean ageri diren izangai hautatuek egiaztatu dezaten parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen dituztela, dagokion dokumentazioa aurkeztuta. Baldintza horiek Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 2.3 oinarrian daude adierazita.

Dokumentazioa aurkeztuko da hemen: Hezigunea (https://hezigunea.euskadi.eus) («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) – «Eremu pertsonala» – «Izapideak langileen sailarekin» – «Tramitagune-Administrazio-espedienteak» – «Ireki espediente berria» – «Gainerako izapideak» – gaian «EPE 2022. Lan-legepeko hezitzaileak. Dokumentazioa entregatzea» adieraziz.

Ebazpen honen IV. eranskinean, zinpeko adierazpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak entregatzeko» eredua ere. Eredu hori bete eta adierazitako helbidean aurkeztu beharko da.

Aipatutako epearen barruan, ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiriak aurkeztu ezean, edo, agiri horiek aztertuta, ikusiz gero, hautagaiak deialdiaren 2. oinarrian eskatutako baldintzaren bat betetzen ez duela edo dagozkion zereginak betetzeko eskatzen den gaitasun fisiko edo psikikoa ez duela, ezin izango da lan-kontratuko langile finko bihurtu, eta beren jardun guztiak baliogabetuta geratuko dira, eskaera faltsutzeagatik izan dezaketen erantzukizunari kalterik egin.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 24a.

Langileriaren kudeaketa zuzendaria,

UNAI NIETO MARIJUAN.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala