
160. zk., 2026ko abuztuaren 24a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 4 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA SAILA
3673
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 24koa, Langileriaren kudeaketa zuzendariarena, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen zazpigarren zerrenda osagarria argitaratzen duena, deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztelako, eta dagozkien lan-kontratuak formalizatzeko epea ezartzen duena.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez (2022ko abenduaren 29ko EHAA), enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako oinarri batzuk onartu ziren, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzekoak.
Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Agindu horren bidez, deialdia egin zen hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izateko egonkortzeko salbuespenezko prozesu hauetarako:
– Sukaldaritzako kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.
– Garbiketako langileen kategorian sartzeko merezimendu-lehiaketa.
Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak, 2025eko martxoaren 12ko Ebazpenaren bidez, prozesu horietan hautatutako pertsonen eta esleituko diren plazen behin betiko zerrenda argitaratu zuen eta, era berean, hogei egun balioduneko epea ezarri zuen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren 2. oinarrian adierazitako parte hartzeko baldintza orokorrak eta espezifikoak betetzen direla egiaztatzen duten agiriak aurkezteko.
Behin dokumentazioa aurkezteko epea amaituta eta hura aztertuta, oinarri orokorren 12. apartatuan xedatutakoaren arabera, Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariak, 2025eko ekainaren 30eko Ebazpenaren bidez, argitara eman zuen Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar zituzten pertsonen zerrenda, eskatutako dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkeztu zutenena (aipatutako ebazpenaren I. eranskina), bai eta lortu nahi zuten lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazten duen azterketa medikoa arrazoi justifikatuarekin artean egin gabe zeuden pertsonen zerrenda ere (ebazpen horren II. eranskina).
Gero, 2025eko irailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen lehen zerrenda osagarria argitaratu zen, pertsona horiek osasun-azterketa gainditu baitzuten eta, beraz, deialdian eskatutako baldintzak bete baitzituzten, eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen.
2025eko urriaren 17ko Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bigarren zerrenda osagarria argitaratu zen, pertsona horiek osasun-azterketa gainditu baitzuten eta, beraz, deialdian eskatutako baldintzak bete baitzituzten, eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen.
2025eko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen hirugarren zerrenda osagarria argitaratu zen, pertsona horiek osasun-azterketa gainditu baitzuten eta, beraz, deialdian eskatutako baldintzak bete baitzituzten, eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen.
2026ko martxoaren 5eko Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen laugarren zerrenda osagarria argitaratu zen, pertsona horiek osasun-azterketa gainditu baitzuten eta, beraz, deialdian eskatutako baldintzak bete baitzituzten, eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen.
2026ko maiatzaren 12ko Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen bosgarren zerrenda osagarria argitaratu zen, pertsona horiek osasun-azterketa gainditu baitzuten eta, beraz, deialdian eskatutako baldintzak bete baitzituzten, eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen.
2026ko ekainaren 23ko Ebazpenaren bidez, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen seigarren zerrenda osagarria argitaratu zen, pertsona horiek osasun-azterketa gainditu baitzuten eta, beraz, deialdian eskatutako baldintzak bete baitzituzten, eta, era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatzeko epea ezarri zen.
Oinarri orokorren 12. atalean xedatutakoaren arabera, argitara eman behar da Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzurako lan-kontratuak formalizatu behar dituzten pertsonen zerrenda, zazpigarren zerrenda osagarrian sartuta, eskatutako dokumentazioa ezarritako epearen barruan aurkeztu baitute eta lortu nahi den lanpostuko eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala zehazten duen azterketa medikoa gainditu baitute pertsona horiek.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako izangaien zazpigarren zerrenda osagarria, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitituzte izangai horiek (Hezkuntzako sailburuaren 2022ko abenduaren 20ko Aginduaren bidez deitu zen prozesu horietara), eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioaren zerbitzuko lan-kontratuak formalizatzeko epea ezartzea. Pertsonen zerrenda hori eranskinean dago.
Bigarrena.– Hautatutako pertsonek (eranskinean zerrendatuta daude) ebazpen hau argitaratzen denetik aurrera sinatu beharko dute dagokien lan-kontratua.
Ezinbesteko kasuetan izan ezik, lan-kontratua sinatzen ez duenak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza administrazioko langile lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak, deialditik eratortzen direnak.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 24a.
Langileriaren kudeaketa zuzendaria,
UNAI NIETO MARIJUAN.
RSS