Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2026ko abuztuaren 20a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
3664

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan bideratutako 358/2026 prozedura arruntean interesdun direnak.

Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da, 358/2026 prozedura arruntaren bidez izapidetzen ari dena, honako hauen aurka: 2026ko maiatzaren 21eko Agindua, Justizia eta Giza Eskubideen Sailarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko lanpostuen zerrenda, Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan, oposizio-lehiaketa bidezko txanda librearen sistemaren bitartez sartzeko ezohiko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonei eskaintzen zaiena (hautaketa-prozesu hori 2022ko abenduaren 28ko JUS/1327/2022 Aginduaren bidez deitu zen), eta 2026ko maiatzaren 21eko Agindua, Justizia eta Giza Eskubideen Sailarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko lanpostuen zerrenda, Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan, oposizio-lehiaketa bidezko txanda librearen sistemaren bitartez sartzeko ezohiko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonei eskaintzen zaiena (hautaketa-prozesu hori 2022ko abenduaren 28ko JUS/1327/2022 Aginduaren bidez deitu zen). 2026ko ekainaren 5eko 137. zenbakiko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren bi agindu horiek.

Era berean, honako agindu honen aurka ere: 2026ko ekainaren 8ko Agindua, Justizia eta Giza Eskubideen Sailarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira 2026ko maiatzaren 21eko Aginduan atzemandako akatsak. Agindu horren bidez argitaratu zen Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko lanpostuen zerrenda, Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan, oposizio-lehiaketa bidezko txanda librearen sistemaren bitartez sartzeko ezohiko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonei eskaintzen zaiena (hautaketa-prozesu hori 2022ko abenduaren 28ko JUS/1327/2022 Aginduaren bidez deitu zen). 2026ko ekainaren 16ko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 146. zenbakian argitaratu zen agindu hori.

Eta honako agindu hauen aurka ere: 2026ko ekainaren 12ko Agindua, Justizia eta Giza Eskubideen Sailarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko lanpostuen zerrenda, Justizia Administrazioko Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne-sustapenaren bidez eta oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonei eskaintzen zaiena (hautaketa-prozesu hori 2024ko urtarrilaren 31ko PJC/104/2024 Aginduaren bidez deitu zen), eta 2026ko ekainaren 12ko Agindua, Justizia eta Giza Eskubideen Sailarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko lanpostuen zerrenda, Justizia Administrazioko Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoan barne-sustapenaren bidez eta oposizio-lehiaketaren sistemaren bidez sartzeko hautaketa-prozesua gainditu duten pertsonei eskaintzen zaiena (hautaketa-prozesu hori 2024ko otsailaren 19ko PJC/150/2024 Aginduaren bidez deitu zen). 2026ko ekainaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofizialaren 154. zenbakian argitaratu ziren bi agindu horiek.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira euren interesak defenda ditzaten, egoki baderitzote, Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 1. plazan, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 31.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.


Azterketa dokumentala