
157. zk., 2026ko abuztuaren 19a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (689 KB - 45 orri.)
- EPUB (215 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
3653
AGINDUA, 2026ko uztailaren 30ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta horien oinarri espezifikoak onartzen dira.
Gobernu Kontseiluaren 2023ko abenduaren 13ko, 2024ko abenduaren 17ko eta 2025eko abenduaren 16ko erabakien bidez onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko karrerako funtzionarioen 2023., 2024. eta 2025. urteetarako enplegu publikoaren eskaintzak.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartzen dira, eta, 1.3 oinarrian dago xedatuta ezen hautaketa-prozesu bakoitzaren berezitasunak deialdi bakoitzaren oinarri espezifikoen bidez arautuko direla eta, halaber, zehaztuta dago zer eduki izan behar duten oinarriok, hau hain zuzen: zenbat plazatarako deialdia egingo den, nola banatuko diren hizkuntza-eskakizunen, sarbide-modalitatearen eta, hala badagokio, txanden arabera, zer epetan aurkeztu ahal izango diren eskabideak, zenbatekoa izango den inskribatze-tasa langileak hautatzeko deialdietan, zer titulu beharko den sartzeko, zer merezimendu baloratuko diren eta zer baremo baliatuko den, zer betekizun espezifiko izango duten deialdiko lanpostuek, zein izango diren gai espezifikoak, eta emakumeen lehentasunaren klausula aplikatuko den ala ez.
Agindu honen bidez, deialdia egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetarako, eta, era berean, horien oinarri espezifikoak onartzen dira.
Horrenbestez, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen VI. tituluan ezarritakoaren arabera eta bat etorriz lege horrek 18.2.q) artikuluan emandako eskudantziekin, bai, halaber, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 317/2024 Dekretuaren 3.3.f) artikuluan ezarritakoarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Deialdia egitea hautaketa-prozesuetarako, kidego eta eskala hauetan, plaza kopurua eta horietako bakoitzari dagokion eranskina adierazita.
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Agindu honen bidez iragartzen diren hautaketa-prozesuak Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2026ko apirilaren 23ko Aginduan aurreikusitakoaren arabera arautuko dira (Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen Agindua).
Bigarren artikulua.– Onartzea agindu honen I. eranskinetik VII. eranskinera bitartean adierazitako oinarri espezifikoak.
Hirugarren artikulua.– Epe hau ezartzea eskabideak aurkezteko: 2026ko abuztuaren 20tik 2026ko irailaren 16ko 14:00etara.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; betiere, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoarekin.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko uztailaren 30a.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
I. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO LAGUNTZAKO LANGILEEN TALDE PROFESIONALEKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko 117 plaza eskaintzen dira txanda irekian, honela banatuta:
a) Sarbide orokorraren modalitatea: 112
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 5
1. hizkuntza-eskakizunarekin: 107
b) Desgaitasunen bat dutenentzako sarbide-modalitatea: 5
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
1. hizkuntza-eskakizunarekin: 4
2.– Parte hartzeko betekizunak.
2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
2.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorren 4.1 apartatuan adierazitakoa ere bete behar dute.
2.3.– Laguntzako Langileen Talde Profesionalerako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 8,18 euro da.
2.4.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan xedatutakoari jarraituz, ez da titulaziorik eskatzen Laguntzako Langileen Talde Profesionalean sartzeko.
3.– Lanpostuak adjudikatzeko betekizun espezifikoak.
3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
3.2.– Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan –oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da–, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
4.1.– Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.
4.2.– Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:
4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzako Langileen Talde Profesionala duten lanpostuetan.
– Laguntzako Langileen Talde Profesionaleko izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Mendekoen Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
ii) Gainerako administrazio eta entitateetan emandako zerbitzuak: Laguntzako Langileen Talde Profesionalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahal izango da.
4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak.
– 10,80 puntu emango dira Lanbide Heziketako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Administrazio Kudeaketako teknikaria.
Merkataritza Jardueretako teknikaria.
Aurreinprimaketa Digitaleko teknikaria.
Inprimaketa Grafikoko teknikaria.
Postinprimaketa eta Akabera Grafikoko teknikaria.
Mikroinformatika Sistemetako eta Sareetako teknikaria.
Beroa Sortzeko Instalazioetako teknikaria.
Hozteko eta Girotzeko Instalazioetako teknikaria.
Mantentze-lan Elektromekanikoetako teknikaria.
Instalazio Elektriko eta Automatikoetako teknikaria.
Telekomunikazio-instalazioetako teknikaria.
Eraikuntzako teknikaria.
Barnealde, Dekorazio eta Birgaitze Obretako teknikaria.
Arotzeriako eta Altzarigintzako teknikaria.
Instalazioko eta Altzari Hornikuntzako teknikaria.
Ibilgailu Automobilen Elektromekanikako teknikaria.
Karrozeriako teknikaria.
Errepide Garraiorako Ibilgailuak Gidatzeko teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
– 7,2 puntu puntu emango dira titulu bakoitzeko: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo baliokideak.
4.3.– Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula ez da aplikatuko, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Laguntzako Langileen Talde Profesionalean, eta, beraz, ez zaie lehentasunik emango.
6.– Gai-zerrenda.
1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.
2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak.
3.– Europar Batasuneko zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
5.– Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde erkideen eta lurralde historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko Administrazio orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
7.– Administrazio elektronikoa: Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.
8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.
9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.
10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.
11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
12.– Laneko arriskuen prebentzioa: gorputz-jarrerak.
13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak.
14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.
ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA
15.– Unibertsitatez kanpoko hezkuntza-administrazioa. Printzipio orokorrak, ikastetxeen antolaketa.
HERRITARRENTZAKO ARRETA
16.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.
17.– Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexei eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta EAEko administrazioan.
18.– Komunikazioa Administrazioan: Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.
19.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
ZAINTZA, KONTROLA ETA LAGUNTZA-LANAK
20.– Administrazioaren bulegoetara sartzea eskatzen duten pertsonen sarbide-kontrola, identifikazioa, harrera, informazioa eta arreta.
21.– Bilera- eta komunikazio-jardueretarako laguntza: aretoak eta gelak, altzariak (bilera-mahaiak, mahaiburukoak eta aulkiak) eta baliabide materialak (arbelak, papelografoak, errotuladoreak) prestatzea. Ikus-entzunezko baliabideak abiaraztea: proiektagailuak eta audio-sistemak (bozgorailuak eta mikrofonoak).
22.– Bulegoko lan osagarriak: fotokopiatzea, eskanerra erabiltzea, azaleztatzea, birringailuak, etiketatzea, plastifikatzea, gillotinatzea, grapatzea, zulatzea.
POSTA ETA PAKETERIA
23.– Posta eta paketeria. Ziurtagiriak. Hartu-agiriak. Telegramak. Diru-itzultzeak. Igorpen telegrafikoak. Jakinarazpenak edo beste edozein bidalketa ofizial. Produktuaren/zerbitzuaren ezaugarriak eta definizioa, eta behar bezala betetzeko modua.
BILTEGIRATZEA, IZAKINEN KONTROLA ETA MATERIALEN MUGIMENDUA
24.– Materialak biltegiratzea: apalategiak, kakoak eta espazioak. Material arriskutsuak biltegiratzea.
25.– Material-izakinen kontrola: erregistroak, fitxak eta albaranak.
26.– Material eta ekipamenduen mugimenduak: erabili beharreko makineria eta beste lanabes batzuk. Erregaiak eta gai sukoiak maneiatu eta garraiatzea.
27.– Hondakinak kentzea eta birziklatzea: hondakinak gaika behar bezala sailkatzea, biltzea eta kentzea.
EKIPAMENDU ETA INSTALAZIOEN MANTENTZE-LANA ETA KONPONKETA
28.– Oinarrizko nozioak: sarrailagintza, iturgintza, saneamendua, elektrizitatea, zurgintza, igeltserotza, berokuntza eta aire girotua. Mantentze-lanerako eta konponketa txiki edo ordezkapenetarako lanabesak eta tresnak.
29.– Segurtasun-elementuak aztertu eta mantentzeko irizpideak: itzalgailuak, suaren aurkako ateak.
30.– Ibilgailuen oinarrizko mantentze-lana.
II. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO ADMINISTRARIEN KIDEGOKO ADMINISTRARIEN ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako 305 plaza eskaintzen dira, honela banatuta:
a) Txanda irekia: 160
a.1.– Sarbide orokorraren modalitatea: 145
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 20
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 105
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 20
a.2.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatea: 15
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 8
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 5
b) Barne-sustapen bertikaleko txanda. Sarbide orokorraren modalitatea: 145
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 17
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 103
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 25
2.– Parte hartzeko betekizunak.
2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
2.2.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuan ezarritakoari dagokionez, Batxilergo-titulua, Lanbide Heziketako teknikariaren titulua edo horren baliokidea eskatzen da Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan sartzeko.
2.3.– Barne-sustapen bertikalaren bidez parte hartzen duten izangaiek honako baldintza hauek ere bete beharko dituzte:
a) Zerbitzu aktiboan edo zerbitzu berezietan egotea, edo senideak zaintzeko eszedentzian, indarkeria terroristagatiko eszedentzian edo genero-indarkeriagatiko eszedentzian, Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalan.
b) Aipatutako kidego eta eskalan bi zerbitzu-urte beteta izatea, karrerako funtzionario gisa.
c) Oinarri espezifikoen 2.2 apartatuan aipatutako titulazioa izatea.
Hala ere, eskatutako titulaziorik izan gabe sartu ahal izango da txanda honetan, baldin eta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan hamar urteko antzinatasuna egiaztatzen bada edo bost urteko antzinatasuna eta prestakuntza-ikastaro espezifiko bat gainditu izana egiaztatzen bada (ikastaro horretara, irizpide objektiboen arabera sartuko da).
2.4.– Desgaitasuna duten pertsonentzat gordetako modalitatean parte hartu nahi dutenek, betekizun horiez gain, oinarri orokorren 4.1 apartatuan adierazitakoa ere bete behar dute.
2.5.– Administrarien Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.
3.– Lanpostuak adjudikatzeko betekizun espezifikoak.
3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2., 3. eta 4. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
3.2.– Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
– B1 mailako frantsesa.
Hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulu eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.
Beste entitate batzuek emandako titulu eta ziurtagiriak. Horiek deklaratzeaz gainera, egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da.
– B1 mailako ingelesa.
Hizkuntza-eskola ofizialek emandako titulu eta ziurtagiriak merezimenduak alegatzeko epean alegatu beharko dira.
Beste entitate batzuek emandako titulu eta ziurtagiriak. Horiek deklaratzeaz gainera, egiaztagiriaren kopia arrunta aurkeztu beharko da.
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan –oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da–, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
4.1.– Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.
4.2.– Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:
4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Administrarien Kidegoko Administrarien Eskala duten lanpostuetan.
– Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Administrari Laguntzaileen Kidegoko Administrari Laguntzaileen Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Ikuskatzaileen edo agente elkarrizketatzaileen kategorietan, lan-harremanarekin.
– Administrarien Kidegoko edo Administrari Laguntzaileen Kidegoko izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
ii) Gainerako administrazio eta entitateetan emandako zerbitzuak: Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahal izango da.
4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude lanbide-heziketako espezializazioko ikastaro ofizialetan sartzeko behar diren titulazioak.
– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:
Bilatzaileetako posizionamendua (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioa.
Eduki digitalak idaztea, marketin eta salmentetarako.
– 10,80 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Zuzendaritzari Laguntza Emateko goi-mailako teknikaria.
Administrazio eta Finantzetako goi-mailako teknikaria.
Marketineko eta Publizitateko goi-mailako teknikaria.
Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
Salmentak eta Merkataritza Espazioak Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria.
– 7,20 puntu emango dira Lanbide Heziketako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Administrazio Kudeaketako teknikaria.
Merkataritza Jardueretako teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
4.3.– Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula ez da aplikatuko, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Administrarien Kidegoko Administrarien Eskalan, eta, beraz, ez zaie lehentasunik emango.
6.– Gai-zerrenda.
1.– Konstituzioa: oinarrizko eskubide eta askatasunak eta horien bermeak. Herritarren eginbeharrak. Administrazio-jardunaren printzipio konstituzionalak.
2.– Estatuaren lurralde-antolaketa. Alderdi orokorrak. Autonomia-erkidegoak; horien antolaketa eta eskumena. Autonomia-estatutuak.
3.– Europar Batasuneko zuzenbidea. Instituzioen gaineko ikuspegi laburra: Kontseilu Europarra, Europar Batasuneko Kontseilua, Batzordea, Parlamentua eta Auzitegia. Egintza juridikoak: erregelamenduak eta zuzentarauak.
4.– Euskal Autonomia Erkidegoko antolaketa politiko eta administratiboa: Euskal Herriaren Autonomia Estatutuaren printzipio orokorrak. Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketaren alderdi orokorrak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria.
5.– EAE-ko erakunde erkideen eta Lurralde Historikoen arteko eskumen-banaketarekin loturiko alderdi orokorrak. Ekonomia-ituna. Toki-erakundeen eskumenak.
6.– Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko araudi autonomikoa, EAEko administrazio orokorrari dagokionez: xedea; printzipio orokorrak; eskumenak eta eginkizunak; berdintasun-erakundeak eta berdintasunerako unitateak; EAEko botere eta administrazio publikoen jarduketan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak; Administrazioaren araudian eta jardueran berdintasuna sustatzeko neurriak.
7.– Administrazio elektronikoa: Herritarrek zerbitzu publikoetarako sarbide elektronikoa izateko modua. Sektore publikoaren funtzionamendu elektronikoa: egoitza elektronikoa eta Interneteko ataria, identifikazio-sistemak eta sinadura elektronikoa. Artxibo elektronikoa. Administrazio-espedientea.
8.– Euskararen erabileraren normalizazioa administrazio orokorrean. Printzipio orokorrak. Hizkuntza-eskakizuna. Hizkuntza-eskakizunen derrigortasuna. Hizkuntza-normalizazioko planak.
9.– EAEko administrazio publikoen zerbitzura dauden langileak. Enplegatu publikoen motak, langile horien eskubideak, langile horien etika- eta jokabide-kodea inspiratzen duten printzipioak, eta diziplina-araubidea.
10.– Datu pertsonalen babesari buruzko oinarrizko alderdiak: kontzeptuak, printzipioak eta datuen tratamendua legitimatzeko oinarriak, pertsonen eskubideak. Datuen kategoria bereziak.
11.– Laneko arriskuen prebentzioa. Xedea. Eskubideak eta betebeharrak: lan-arriskuen aurrean babesteko eskubidea. Prebentzio-jardueraren printzipioak. Prebentzio-plana, arriskuen ebaluazioa eta prebentzio-jardueraren plangintza. Langileen prestakuntza.
12.– Laneko arriskuen prebentzioa: datuak bistaratzeko pantailak.
13.– Lehen sorospenei buruzko oinarrizko nozioak.
14.– Gobernu irekia: kontzeptua eta printzipio informatzaileak. Informazio publikorako sarbidea eta gobernu ona.
AURREKONTUAK ETA KONTABILITATEA
15.– Gastuen aurrekontua. Kontzeptu esanguratsuak: aurrekontu-aplikazioa, lotura, kontu-hartzailetzaren erreferentzia, konpromiso-kreditua eta justifikatu beharreko ordainketak. Gastuen aurrekontua betearaztea: gastua baimentzea, gastua xedatzea, obligazioa onartzea, ordainketa agintzea. Gastuen hondarrak. Funts aurreratuak.
16.– Diru-sarreren aurrekontua. Diru-sarrera motak. Diru-sarreren aurrekontua betearazteko faseak: eskubide onartuak, diru-sarrerak. Sarrera bidegabeen itzulketa. Kobratzeko dauden eskubide onartuak. Diru-sarreren kontabilitate-agiriak.
LANGILEAK
17.– Enpleguaren egitura eta antolaketa EAEko administrazio publikoetan. Lanpostuen zerrenda. Kidego eta eskaletako sailkapena.
18.– Enplegu publikora sartzea eta lanpostuak betetzea EAEko administrazio publikoetan. Administrazio-egoerak.
ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA ADMINISTRATIBOA
19.– Dokumentazioaren kudeaketa bulegoko artxiboetan. Oinarrizko kontzeptuak. Dokumentu elektronikoak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren artxibo-sistema.
20.– Dokumentuen sarrera- eta irteera-erregistro elektronikoen antolaketa eta funtzionamendua Euskal Autonomia Erkidegoan. Erregistro-trukerako sistema. Elkarreragingarritasun-sistemak.
21.– Administrazio-agiria. Administrazio-espedientea: forma, edukia eta eraketa. Espedienterako sarbidea eta administrazio-espedientearen kontsulta: moduak, gaitutako pertsonak, espedienterako sarbidea ukatzea. Dokumentuen kopiak eta ziurtagiriak egitea.
22.– Sinadurak legeztatzea. Baliozkotzea administrazio elektronikoan: identifikazio eta sinadura elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa.
HERRITARRENTZAKO ARRETA
23.– Herritarren eskubideak administrazio publikoekiko harremanetan. Artxibo eta erregistro publikoetan sartzeko eskubidea.
24.– Herritarrak, zerbitzu eta prestazio publikoen hartzaile. Jendearentzako informazioa eta arreta. Kexei eta erreklamazioei erantzutea. Desgaitasuna duten pertsonak. Kulturarteko arreta EAEko administrazioan.
25.– Komunikazioa Administrazioan: Administrazio-hizkeraren erabilera zuzena. Idatzizko komunikazioa. Administrazio-hizkera ez-sexista. Dokumentu idatzien edukia eta aurkezpena: posta, komunikazioak, baimenak, jakinarazpenak, eskabide-orriak, ziurtapenak, konpultsatzeak.
26.– Ahozko komunikazioa. Komunikazioa eta arreta aurrez aurre eta telefonoz: abisuak, informazioa, eskaerak, pertsonei laguntzea, deiak desbideratzea eta abar. Irizpide orokorrak. Hitzik gabeko komunikazioa.
LIBURUTEGIA
27.– Dokumentazio-zentroak eta liburutegiak: kontzeptua, funtzioak eta zerbitzuak. Liburutegi-sistemak eta -sareak.
ADMINISTRAZIO-PROZEDURA
28.– Administrazio-zuzenbidearen iturriak: legea eta erregelamendua. Arauen arteko hierarkia. Administrazio publikoaren legezkotasun-printzipioa.
29.– Administrazio-antolamendua: administrazio-organoak. Kide anitzeko organoak.
30.– Administrazio-egintza: kontzeptua, ekoizpena, edukia, arrazoitzea eta forma. Administrazio-egintzaren efikazia. Administrazio-isiltasuna. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna.
31.– Administrazio-prozedura: printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstenitzea eta errekusatzea.
32.– Administrazio-prozeduraren faseak.
33.– Egintzak berrikustea: administrazio-errekurtsoak, ofiziozko berrikuspena eta errebokazioa. Akats materialak zuzentzea.
34.– Administrazio publikoen, haien agintarien eta langileen erantzukizuna.
III. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO OBREN ETA INSTALAZIOEN DELINEAZIOKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalako 4 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorraren modalitatean, honela banatuta:
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 2
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
2.– Parte hartzeko betekizunak.
2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.
2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalan sartzeko tituluak:
– Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikaria,
– Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako teknikaria,
– Eraikuntza Proiektuetako goi-mailako teknikaria,
– Eraikuntza Obrak Ikuskatzeko eta Kontrolatzeko goi-mailako teknikaria,
eta haren baliokide guztiak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
3.– Lanpostuak adjudikatzeko betekizun espezifikoak.
3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 1. eta 2. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
3.2.– Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan –oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da–, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
4.1.– Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.
4.2.– Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:
4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala duten lanpostuetan.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikariaren, Hirigintza-proiektuen eta Topografia-eragiketen Garapeneko goi-mailako teknikariaren, Eraikuntza-proiektuen Garapeneko eta Aplikazioko goi-mailako teknikariaren edo Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obra Planak Egiteko goi-mailako teknikariaren aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko 2021eko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
ii) Gainerako administrazio eta entitateetan emandako zerbitzuak: Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahal izango da.
4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude Lanbide-heziketako espezializazioko ikastaro ofizialetan sartzeko behar diren titulazioak.
– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:
Fabrikazio gehigarriko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
Eraikuntzako informazioaren modelaketako (BIM) espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, arkitektura, ingeniaritza, diploma, arkitektura teknikoa eta ingeniaritza teknikoa):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira (147/2025 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duena).
Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza-, arkitektura- eta diploma-tituluen eta ingeniaritza teknikoko eta arkitektura teknikoko tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.
– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikaria.
Obra Zibileko Proiektuetako goi-mailako teknikaria.
Eraikuntza Proiektuetako goi-mailako teknikaria.
Eraikuntza Obrak Ikuskatzeko eta Kontrolatzeko goi-mailako teknikaria.
Metalezko Eraikuntzetako goi-mailako teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
4.3.– Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula ez da aplikatuko, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskalan, eta, beraz, ez zaie lehentasunik emango.
6.– Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Geometria laua: oinarrizko kontzeptuak, angeluak, triangeluak, poligonoak eta aplikazioak delineazioan.
2.– Geometria espaziala: solidoak, azalerak, bolumenak eta problema tridimentsionalen ebazpena.
3.– Irudikapen grafikoko metodoak: koordenatu-sistemak, eskalak, handitzeak eta murrizketak.
4.– Ordenagailuz lagundutako diseinu-softwarea (CAD): oinarriak, AutoCAD, Revit eta beste programa espezifiko batzuk.
5.– Krokisak egiteko teknikak: definizioa, helburuak, proportzioa, prozesua eta erabilitako tresnak.
6.– Obrako datuak hartzea eta informazioa tratatzea, planoak egiteko.
7.– Plano kotatuen sistema: oinarriak; azalerak eta bolumenak altueren edo koten bidez irudikatzea.
8.– Modulua eta malda: planoen intersekzioa, estalkiei aplikatzea eta erliebea sestra-kurben bidez irudikatzea.
9.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: zimenduak, eraikuntza-motak eta -prozesuak.
10.– Eraikuntzako marrazketa teknikoa: egiturak (hormigoi armatua, altzairua eta zura).
11.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: fatxadak, itxiturak eta banatzaileak.
12.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: estalkiak, eraikuntza-motak eta -soluzioak.
13.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: arotzeria, ateak eta leihoak.
14.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: babes- eta segurtasun-elementuak (barandak, eskudelak, etab.).
15.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: eskailerak, arrapalak eta jasotzeko sistema mekanikoak.
16.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: hasierako instalazioak eta eskemak (elektrikoak, iturgintza, klimatizazioa).
17.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: eraikuntza-xehetasunak eta ohiko soluzioak.
18.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: altzariak eta dekorazioa, irudikapen grafikoa.
19.– Marrazketa teknikoa eraikuntzan: eraikuntza industrializatua eta aurrefabrikazioa.
20.– Marrazketa teknikoa irisgarritasunean: araudia, espazioen egokitzapena eta seinaleztapen espezifikoa.
21.– Marrazketa teknikoa autobabeserako planetan: ebakuazioa, larrialdietako seinaleztapena eta araudia.
22.– Hirigintzako marrazketa teknikoa: plangintza, bideak, instalazio-sareak eta zerbitzuak.
23.– Hirigintzako marrazketa teknikoa: hiri-altzariak, landare-apaingarriak eta sinbologia.
24.– Kontratazio publikoko obra-proiektuen dokumentazio grafikoa: motak, zehaztapenak eta eskalak.
25.– Dokumentazio grafikoa egiteko eta aurkezteko araudia: UNE, ISO.
26.– Erakunde-nortasunaren eskuliburua eta seinaletika: arau orokorrak, marka, tipografia, hizkuntza-tratamendua.
27.– Administrazio-eraikinetako seinaleak: direktorioak, azpidirektorioak, bigarren mailako errotuluak, larrialdietako irteerak.
28.– Planoak eta krokisak interpretatzea: irakurtzea, aztertzea eta ohiko akatsak zuzentzea.
29.– Dokumentu-kudeaketa: planoak eta dokumentu teknikoak artxibatzea, kontserbatzea eta digitalizatzea.
30.– Delineatzaileentzako laneko arriskuen prebentzioa: araudi espezifikoa, ergonomia eta segurtasuna lanpostuan.
IV. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO KUDEAKETA-INFORMATIKAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalako 14 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 3
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 10
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 1
2.– Parte hartzeko betekizunak.
2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.
2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalan sartzeko tituluak:
– Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria,
– Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria,
eta haren baliokide guztiak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
3.– Lanpostuak adjudikatzeko betekizun espezifikoak.
3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
3.2.– Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Ziurtagiri negatiboa, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Begiratzeko Babes Integralaren ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57.1 artikuluaren arabera.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan –oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da–, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
4.1.– Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.
4.2.– Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:
4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskala duten lanpostuetan.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Aplikazio Informatikoak Garatzeko goi-mailako teknikarien eta Sistema Informatikoen Administrazioko goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
ii) Gainerako administrazio eta entitateetan emandako zerbitzuak: Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahal izango da.
4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude lanbide-heziketako espezializazioko ikastaro ofizialetan sartzeko behar diren titulazioak.
– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:
Adimen artifizial eta Big Datari buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
Software produktuak edukiontzietan hedatzeari buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
Hodeiko baliabide eta zerbitzuei buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
Informazioaren teknologien inguruneetako zibersegurtasuneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
Bideojokoen eta errealitate birtualaren garapeneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
Python lengoaiako aplikazioen garapeneko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira (147/2025 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duena).
Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta diploma-tituluen eta ingeniaritza teknikoko tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.
– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko goi-mailako teknikaria.
Sareko Informatika Sistemen Administrazioko goi-mailako teknikaria.
Web Aplikazioen Garapeneko goi-mailako teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
4.3.– Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, aplikatu egingo da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kudeaketa-informatikako Eskalan, eta, beraz, lehentasuna emango zaie.
6.– Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Sistema informatikoak: Definizioa eta kontzeptu orokorrak: Arkitektura, osagai fisikoak eta hardwarea, gailuen kudeaketa, talde-direktibak (GPO), konfigurazio segurua eta MDMa (Mobile Device Management).
2.– Lanpostua. Jabetzako sistema eragilea (Windows) eta sistema eragile irekiak (Linux): Kontzeptuak eta funtzio nagusiak. Banaketak. Instalazioa, oinarrizko administrazioa, automatizazioa, scripting-a eta programatutako zereginak.
3.– Zerbitzariak: oinarriak, kudeaketa, zerbitzuak, erabiltzaileak, segurtasuna, komunikazioak. Windows Server eta Linux sistema eragileak. Zerbitzarien birtualizazioa.
4.– Periferikoak: hardware-osagaiak, beste gailu batzuk (inprimagailuak eta funtzio anitzeko ekipamenduak), driverrak, inprimaketa-ilarak eta -politikak, konektoreak eta kableak.
5.– Gailu mugikorrak: iOS eta Android: oinarrizko kontzeptuak (telefonoak, tabletak...).
6.– Bulegoen automatizazioa: Ofimatika eta informatika pertsonala. Azken erabiltzailearen aplikazioak (testu-tratamendua, kalkulu-orria, aurkezpenek egin eta kudeatzeko aplikazioak eta datu-baseak).
7.– Sinadura elektronikoa: kontzeptuak, Izenperen ziurtagiri kualifikatuak (BakQ, herritarren ziurtagiria, hodeiko ziurtagiri profesionala), NAN elektronikoa (DNIe) eta Eusko Jaurlaritzaren sinadura-politika.
8.– Programazio-lengoaiak: oinarrizko kontzeptuak, jarraibideak eta egiturak.
9.– Java EE eta Net: arkitektura eta plataformak, osagaiak, iraunkortasuna eta segurtasuna.
10.– Web aplikazioak: garapen-kontzeptuak, plataforma anitzekoak eta gailu anitzetarakoak.
11.– Biltegiratze-sistemak: Fitxategien antolaketa eta erabilera. RAID diskoak. Sareko biltegiratze irtenbideak: NAS eta SAN. Biltegiratzearen birtualizazioa. Hodeiko sistemak.
12.– Datu-baseak. Kontzeptu orokorrak: motak, antolaketa, datuen egitura eta sarbidea. Diseinu logikoa eta fisikoa. Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistemak. Ezaugarriak eta osagaiak. Eginkizun nagusiak eta utilitateak. Taulak. Kontsultak. Inprimakiak. Txostenak. Harremanak. Datuen inportazioa, estekatzea eta esportatzea.
13.– Hizkuntza: Datu-baseetarako galdeketa-lengoaiak (SQL). Datuak definitzeko lengoaia (DDL, Data Definition Language). Datuak manipulatzeko lengoaia (DML, Data Manipulation Language).
14.– Sare lokalak: Kontzeptuak, arkitektura, tipologia, transmisio-bideak, elementuak eta sarbide-metodoak. Kableatu-sistemak. Sareko elektronikaren kontzeptu orokorrak: errepikagailuak, kontzentratzaileak, zubiak, kommutadoreak, bideratzaileak, pasabideak. LAN eta WLAN sareak. VLAN kontzeptuak.
15.– IP sareak: TCP/IP eredua eta sistema irekien interkonexiorako erreferentziako eredua (OSI). FTP, ICMP, SSH, TCP/IP eta UDP protokoloak. DNS (domeinu izenen sistema). DHCP (ostalarien konfigurazio dinamikorako protokoloa).
16.– Hari gabeko sareak. WiFi sistemen oinarrizko ezaugarri funtzionalak eta teknikoak. Osagaiak. Bluetooth, RFID eta NFC. Mugikortasuna eta 3G, 4G, LTE eta 5G sareak.
17.– Internet: Historia. Ezaugarriak eta hardware-elementuak. Interneten oinarritutako zerbitzuak. Interneten erabiltzen diren lengoaiak eta teknologiak: HTML edizioa, CSS estilo-orriak, XML, JavaScript. Web nabigatzaileak.
18.– Webguneak: irisgarritasun-printzipioak eta betekizunak. Erabilgarritasuna eta analitika. Irisgarritasunari buruz aplikatu beharreko araudia eta (W3C) World Wide Web Consortium-en gomendioak.
19.– Posta elektronikoa: SMTP protokoloaren konfigurazioa eta POP3 eta IMAP zerbitzariak.
20.– Sare sozialak. Ezaugarriak eta erabilera.
21.– Hodei-konputazioa (cloud computing). Definizioa eta hodei pribatu, publiko eta hibridoen kontzeptu orokorrak.
22.– EEN: Elkarreragingarritasun Eskema Nazionala, Administrazio Elektronikoaren esparruan.
23.– Talde-lana eta lantaldeak: Kontzeptuak, erabilerak eta motak. Lankidetzarako tresnak, lankidetza-plataformak, lanpostuko bideokonferentzia-tresnak.
24.– Proiektuen garapena eta kudeaketa: Softwarea garatzeko metodologiak (bizi-ziklo klasikoa, kiribil-eredua eta prototipoen eraikuntza). Agile metodologia. Metrikak (ARINBide, Metrica v3).
25.– Telelana: Eusko Jaurlaritzaren araudia, erabilera-ezaugarriak eta ekipamendua. Lanpostuko ergonomia.
26.– Segurtasun fisikoa eta logikoa sistema informatikoetan. Sarbide- kontrola. Kontzeptuak eta definizioak: autentikotasuna, konfidentzialtasuna, eskuragarritasuna, integritatea, eta trazabilitatea.
27.– Informazioa babesteko eta berreskuratzeko sistemak. Informazioa biltegiratze-euskarrietan kontserbatzeko prozedurak eta metodoak. Backup-sistemak.
28.– Mehatxuen eta kalteberatasunen kudeaketa. Definizioak eta kontzeptuak: hoax, spam, phishing, ramsonware, birusa eta beste software gaizto aurreratu batzuk (malware), mehatxu iraunkor aurreratuak. Suebakien eta proxyen erabilera eta konfigurazioa.
29.– Zibersegurtasuna: Informazio-sistemen definizioak eta kontzeptuak. SIEM, IDS, IPS tresnak. Komunikazio mugikorretarako neurri espezifikoak: MDM kontzeptua eta BYOD estrategiak. Segurtasuna eta babesa komunikazio-sareetan. Sare lokalen administrazioa.
30.– Erabiltzaileen identifikazioa. Definizioa eta kontzeptuak: LDAP, Single sign-on. Sistema korporatiboetarako urruneko sarbidea: telelana, sare pribatu birtualak (VPN), lanpostuen birtualizazioa (VDI).
31.– Segurtasunaren Eskema Nazionala. Printzipioak, gutxieneko betekizunak, betetze-profilak, auditoretzak eta gertakarien erantzunak.
32.– GureSeK: Informazioaren segurtasuna kudeatzeko prozesua, Eusko Jaurlaritzak herritarrei ematen dizkien zerbitzu elektronikoen segurtasuna.
33.– Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra: araudia. 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena eta 95/46/EE Zuzentaraua (Datuak babesteko Erregelamendu Orokorra) indargabetzen duena
34.– DPBEDBLO: araudia. 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.
35.– Informatikaren kudeaketarekin erlazionatutako entitateak euskal sektore publikoan: Eusko Jaurlaritzako Estrategia Digitalaren Zuzendaritza, Eusko Jaurlaritzako Informatika Elkartea (EJIE), Euskal Zibersegurtasun Agentzia (Cyberzaintza), Bizkaiko Foru Aldundiko Informatika Elkartea (Lantik), Gipuzkoako Administrazio Publikoaren Informatika Zerbitzuen Foru Elkartea (Izfe), Arabako Kalkulu Gunea (CCASA), Itelazpi – Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietate publikoa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritza, Kzgunea – telezentroen sarea, Izenpe – Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa.
36.– Eusko Jaurlaritzaren estandar teknologikoak: aplikazio-eremua eta elementu/produktu estandarizatuak. BATERA, euskal sektore publikoaren konbergentzia-prozesua.
37.– Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa. Zer da? Ezaugarriak. Eskaintzen diren zerbitzuak.
38.– Mugikorretako aplikazioak (app) herritarrentzat: NIK patrika digitala, Euskalmet, Itzuli – itzultzaile neuronala, etab.
V. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO LABORATEGIKO ETA OSASUN- ETA INGURUMEN-IKUSKARITZAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalako 12 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorreko modalitatean, honela banatuta:
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 6
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 6
2.– Parte hartzeko betekizunak.
2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.
2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalan sartzeko tituluak:
– Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria,
– Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria,
– Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria,
– Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria,
eta haren baliokide guztiak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
3.– Lanpostuak adjudikatzeko betekizun espezifikoak.
3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. eta 3. hizkuntza-eskakizunak izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
3.2.– Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan –oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da–, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
4.1.– Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.
4.2.– Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:
4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala duten lanpostuetan.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko Eskalako edo Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Kimika Industrialeko goi-mailako teknikarien, Diagnostiko klinikoko laborategiko goi-mailako teknikarien, Analisiko eta Kalitate Kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikarien, eta Ingurumen-osasuneko goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
ii) Gainerako administrazio eta entitateetan emandako zerbitzuak: Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahal izango da.
4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude lanbide-heziketako espezializazioko ikastaro ofizialetan sartzeko behar diren titulazioak.
– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:
Zelula-kultiboei buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira (147/2025 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duena).
Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta diploma-tituluen eta ingeniaritza teknikoko tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.
– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria.
Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria.
Laborategi Klinikoko eta Biomedikoko goi-mailako teknikaria.
Kimikako eta Ingurumen Osasuneko goi-mailako teknikaria.
Produktu Farmazeutikoak, Bioteknologikoak eta Antzekoak Fabrikatzeko goi-mailako teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
4.3.– Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula ez da aplikatuko, emakumeak ez baitaude gutxiegi ordezkatuta Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-Ikuskaritzako Eskalan, eta, beraz, ez zaie lehentasunik emango.
6.– Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Laborategien akreditazioa: saiakuntza- eta kalibrazio-laborategien konpetentziarako betekizun orokorrak. Egiturari buruzko betekizunak. Prozesuaren betekizunak. Kudeaketa-sistemaren betekizunak. Laborategiko akreditazioaren, ziurtapenaren eta jardunbide onen kontzeptuak.
2.– Laborategiko ekipoak kudeatzea. Ekipoen eta materialen mantentze-lanak, egiaztapenak eta kalibrazioa. Patroiak eta erreferentziazko materialak. Trazabilitate metrologikoaren kontzeptua. Laborategiko material bolumetrikoa. Laborategiko pisatze-tresnak. Laborategiko tenperatura-ekipoak.
3.– Laborategiko kalitatea. Saiakuntza-metodoen kalitate-parametroak: zehaztasuna, doitasuna, sentsibilitatea, selektibotasuna, detekzio-muga, kuantifikazio-muga, sendotasuna. Kanpoko eta barruko kalitatea ebaluatzea. Kontrol-kartak. Datuak onartzea eta baztertzea. Emaitzak adieraztea.
4.– Laborategiko segurtasuna: Substantzia kimikoak manipulatzeko arriskuak eta prebentzioa. Mikrobiologiako laborategiko arriskuak eta prebentzioa. Agente biologikoen sailkapena.
5.– Laborategiko oinarrizko eragiketak: Pisatzea, disoluzioak prestatzea, kontzentrazioa adieraztea. Analisi kimikorako teknikak: disoluzioak, patroiak eta erreaktibo adierazleak baloratzea. Mikrobiologiako laborategiko materiala prestatzea. Esterilizazioa.
6.– Metodo bolumetrikoak, grabimetriko-elektrokimikoak, espektrofotometrikoak eta kromatografikoak. Kontzeptu nagusiak eta aplikazioak.
7.– Mikrobiologiako kultibo-inguruneak eta ingurune erreaktiboak: osagaien funtzioa. Motak: orokorrak, selektiboak, aberastekoak eta diferentzialak. Prestaketa, kalitate-kontrola eta biltegiratzea.
8.– Mikroorganismo adierazleak ur eta elikagaietan: definizioa eta aplikazioa. Uretan eta elikagaietan mikroorganismo-adierazleak detektatu, zenbatu eta identifikatzeko teknikak. Koliformeak, escherichia coli, hesteetako enterokokoak, Clostridium perfringens, aerobioak, enterobakterioak.
9.– Ur eta elikagaien bidez transmititutako mikroorganismo patogenoak: Salmonella spp, Listeria monocytogenes, Campylobacter spp, Legionella pneumophila, enterotoxina estafilokozikoa, Shiga Toxina produzitzen duen E. coli-a (STEC), Norobirusa eta A hepatitisaren birusa. Definizioa eta aplikazioa. Detektatzeko eta identifikatzeko kultibo- eta molekula-teknikak.
10.– Kontsumoko urak: edateko ura arazteko eta banatzeko prozesua. Parametro mikrobiologikoak eta fisikokimikoak. Kontsumoko uraren arrisku mikrobiologiko eta kimiko nagusiak.
11.– Bainu-urak. Bainatzeko uren gaineko arauak eta arrisku nagusiak.
12.– Legionella: Legionellaren ezaugarriak. Hozte-dorreetako eta beste ingurune batzuetako arriskuak. Prebentzioa.
13.– Autokontrol-sistemak: oinarri teorikoak. AKKPA/HACCPn oinarritutako autokontrola elikagai-establezimenduetan. Igerilekuetako eta hozte-dorreetako autokontrola.
14.– Agerraldi epidemiologikoak: elikagai-agerraldi nagusiak eta ezaugarriak.
15.– Elikagai-establezimenduen ikuskapena: Prestatzea. Ikuskapen-zati nagusiak. Ikuskapen-aktak betetzea.
16.– Jantoki kolektiboak: Definizioak. Jantoki kolektiboak arriskuaren arabera sailkatzea. Higiene- eta osasun-eskakizun nagusiak.
17.– Elikagaiak kontserbatzeko sistemak: hoztea, izoztea, bero-tratamendua, ontziratzea. Kasu bakoitzeko biltegiratze-baldintzak.
18.– Elikagaien etiketak eta trazabilitatea: Nahitaezko etiketatzea. Trazabilitatearen kontzeptua.
19.– Kutsadura akustikoa. Ingurune-zarataren oinarrizko kontzeptuak. Legeria.
20.– Kutsadura atmosferikoa. Airearen kalitatea kontrolatzeko sareak. Funtzionamendua, ebaluatzeko metodoak eta teknikak (kutsatzaileak eta parametro meteorologikoak). Kontrol-sareen elementuak. (analizagailuak eta neurketa-sentsoreak). Neurtzeko ekipoak (mantentzea eta kalibrazioa). Laginak hartzea.
21.– Airearen kalitateari buruzko araudia. Euskadiko Airearen Kalitatearen Plana. Ondorioak osasunean eta ekosistemetan.
22.– Kutsatzaile atmosferikoak. Atmosfera kutsa dezaketen jarduerak. Konposatu organiko lurrunkorrak (KOL) igortzen dituzten instalazioak. Errekuntza-instalazio ertainak. Konposatu organiko lurrunkorrak (KOL) igortzen dituzten instalazioen jakinarazpen-izapideak eta errekuntza-instalazio ertainen erregistroa administrazioaren aurrean. Emisio atmosferikoei buruzko araudia.
23.– Industriako hondakin-uren isurketak. Isurketa motak eta horien ezaugarriak.
24.– Lurzoruak: Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioa. Lurzorua kutsatzea prebenitzea eta kutsatutakoa garbitzea. Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak eta instalazioak. Lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko tresnak. Lurzoruaren kalitatearen arloko deklarazioaren prozedurak. Lurzoruaren kalitatea ikertzea. Araudia eta baimentzeko eta komunikatzeko izapideak administrazioaren aurrean.
25.– Ingurumen-ebaluazioa. Gidak eta gidalerroak. Proiektuen ingurumen-inpaktuaren ebaluazio-prozeduraren araudia eta izapidetzea (aplikazio-eremua, prozeduraren agenteak, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta eta sinplifikatua izapidetzeko esparrua).
26.– Hondakinak: Hondakin motak eta fluxuak. Sorkuntza-iturriak. Hondakin baten arriskugarritasuna zehaztea. Hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak identifikatzeko sistema. Sailkapena. Kodetzea. Arriskugarritasunaren karakterizazioa eta ezaugarriak. Biltegiratzea, ontziratzea, prebentzioa, etiketatzea, hondakinen urteko aitorpena, azpiproduktuak eta hondakin izateari uztea, aseguruak eta fidantzak. Tratamendua eta kudeaketa-bideak. Aukerak eta lehentasunak. Tratamendu-sistemak: berreskuratzea, biltegiratzea, balorizazioa eta deuseztatzea.
27.– Hondakin espezifikoak: Hiri-hondakinak. Pilak eta bateriak. Eraikuntzako eta eraispeneko hondakinak. Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak eta Kudeaketa Sistema Integratuak. Olio erabiliak. Hondakin fitosanitarioak. Hondakin sanitarioak. Erabiltzen ez diren pneumatikoak. Arazketa-lohiak. Animalia-azpiproduktuak (SANDACH). Ontziak. Plastikoak. Balio-bizitzaren bukaeran dauden ibilgailuak. Biohondakinak. Etab.
28.– Hondakinak Estatuaren lurraldearen barruan lekualdatzea. Hondakin arriskutsuak eta arriskugabeak mugaz gaindi lekualdatzea. Estatu inportatzaileen eta esportatzaileen arteko baimen-prozedurak. Bermeak. Araudia eta baimentzeko eta komunikatzeko izapideak administrazioaren aurrean. Ekoizleak. Operadoreak. Agenteak. Hondakinen negoziatzaileak eta garraiolariak.
29.– Ingurumenean eragina duten jarduerak. Kontuan hartu beharreko ingurumen-alderdiak. Ingurumen-baimen integratua eta ingurumen-baimen bakarra: baimen-araubidea. Funtsezko aldaketak. Funtsezkoak ez diren aldaketak. Ingurumena Zaintzeko Plana. Emisioen muga-balioak (EMB). Teknika erabilgarri onenak. (TEO). Jarduera sailkatuak: Jarduera sailkatuaren lizentzia. Jarduketa sailkatuaren aldez aurreko jakinarazpena.
30.– Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-informazioko eta -izapidetzako sistema elektronikoa (INGURUNET). Sistemara sartzeko betekizunak. Entitate/Zentro kontzeptuak. Ingurumeneko Identifikazio Zenbakia. Espedienteak eta sistemaren erregistroak izapidetzea.
31.– REACH-CLP erregelamenduak: oinarrizko kontzeptuak. Sailkapena. Substantziak eta nahasketak etiketatzea eta ontziratzea. Segurtasun-fitxak.
VI. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO ARRANTZAKO ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalako 6 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorraren modalitatean, honela banatuta:
2. hizkuntza-eskakizunarekin: 6
2.– Parte hartzeko betekizunak.
2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.
2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalan sartzeko tituluak:
– Itsasontzi eta Ontzietako Makinen Zainketa Antolatzeko goi-mailako teknikaria,
– Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria,
eta haren baliokide guztiak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
3.– Lanpostuak adjudikatzeko betekizun espezifikoak.
3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 2. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
3.2.– Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– Nahikotasun ziurtagiria (indarrean): suteen kontrako teknikak, maila aurreratua.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
– Nahikotasun ziurtagiria (indarrean): bizirauteko ontziak eta erreskate-txalupa ez-azkarrak.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
– Nahikotasun ziurtagiria (indarrean): segurtasunaren arloko prestakuntza, oinarrizkoa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
– Nahikotasun ziurtagiria (indarrean): osasunaren arloko prestakuntza espezifikoa, aurreratua.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
– Nahikotasun ziurtagiria (indarrean): osasunaren arloko prestakuntza espezifikoa, hasierakoa.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
– Merkataritza-ontzidiko itsas mekanikari nagusiaren txartel profesionala (indarrean) eskuduntzak gehituta: makinaburu 3.000 kW-tik beherako potentzia duten itsasontzi zibiletan, itsasontzietan makinetako ofizial edo lehen ofizial moduan 24 hilabeteko ontziratze-aldia egiaztatzen denean.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
– Merkataritza-ontzidiko alturako patroiaren edo kabotajeko patroi nagusiaren txartel profesionala (indarrean), eskuduntzekin, aginte-murrizketarik gabe.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
– Gaitasun-titulua (indarrean): itsas-sorospen eta -segurtasuneko munduko sistemako operadore orokorra.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da, ziurtagiriaren kopia arrunta erantsita.
Eskainitako lanpostuen zerrendan –oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da–, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
4.1.– Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.
4.2.– Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:
4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskala duten lanpostuetan.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako teknikarien edo Itsasontziko Makinak eta Instalazioak Ikuskatu eta Kontrolatzeko Goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
ii) Gainerako administrazio eta entitateetan emandako zerbitzuak: Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahal izango da.
4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude lanbide-heziketako espezializazioko ikastaro ofizialetan sartzeko behar diren titulazioak.
– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:
Industria-mantentzearen digitalizazioko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira (147/2025 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duena).
Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta diploma-tituluen eta ingeniaritza teknikoko tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.
– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Itsasontzi eta Ontzien Makinen Zainketa Antolatzeko goi-mailako teknikaria.
Itsas Garraioko eta Alturako Arrantzako goi-mailako teknikaria.
Akuikulturako goi-mailako teknikaria.
Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
4.3.– Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, aplikatu egingo da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Arrantzako Eskalan, eta, beraz, lehentasuna emango zaie.
6.– Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Itsasoko Zuzenbidea.
2.– Arrantzako Politika Erkidea.
3.– Arau-hausteak eta zehapen-prozedura, Euskadin.
4.– Euskadiko arrantza legea.
5.– Estatuko arrantza legea.
6.– Arrantzaren, itsaski-bilketaren eta akuikulturaren arloko eskumenak: Estatuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko eskumen-banaketa.
7.– Itsasoko arrantza, itsaski-bilketa eta akuikulturaren gaineko kontrol- eta ikuskapen-funtzioak.
8.– Bibalbio-bilketa Euskadin.
9.– Lanperna-bilketa Euskadin.
10.– Aisialdiko arrantza Euskadin.
11.– FAO eta ICES (Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Batzordea). Zer diren eta arrantza guneak.
12.– Arrantzaren antolamendurako eskualde-antolakundeak.
13.– Arrantza-baliabideen kontserbazioa.
14.– Kantauriko eta ipar-mendebaldeko arrantzategietako ontzien kudeaketa.
15.– Sare finkoekin egiten den arrantzaren erregulazioa.
16.– Arrantzategi nazionalaren erregulazioa.
17.– EAEko barne-uretan tresna txikiekin egiten den arrantzaren erregulazioa.
18.– Merkatu Antolakunde Erkidea (MAE) eta merkaturatze-arauak.
19.– Europar Batasuneko kontrol-erregelamenduak.
20.– Uretarako eta baliabideetarako irispidea eta merkaturatzearen kontrola Europako kontrol-araudian.
21.– Trazabilitatea, arrantzaren merkaturatzean.
22.– Arrantza-produktuen lehen salmentak.
23.– Espezie ohikoenen identifikazioa, gutxieneko neurriak eta aplikatu beharreko araudia Euskal Autonomia Erkidegoan.
24.– Euskal flota, sailkapena, arrantza-modalitateak, banaketa geografikoa, tonaje-tarteak.
25.– Euskadiko arrantza-elkarteak.
26.– Arrantza-ekoizleen antolakundeen funtzionamendua.
27.– Higienea, erauzketa-arrantzako ekoizpen primarioan.
28.– Higienea, akuikulturako ekoizpen primarioan.
29.– Ontzien sailkapena.
30.– Angularen arrantza profesionala.
VII. ERANSKINA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORREKO ETA HAREN ADMINISTRAZIO INSTITUZIONALEKO LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO HAZIEN ESKALAKO HAUTAKETA-PROZESURAKO DEIALDIAREN OINARRI ESPEZIFIKOAK
1.– Deialdiko plazak.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren administrazio instituzionaleko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako 3 plaza eskaintzen dira txanda irekian, sarbide orokorraren modalitatean, honela banatuta:
Hizkuntza-eskakizunik gabe: 1
3. hizkuntza-eskakizunarekin: 2
2.– Parte hartzeko betekizunak.
2.1.– Plazak eskuratu nahi dituztenek oinarri orokorretako 3.3 apartatuan ezarritako betekizun orokorrak bete behar dituzte.
2.2.– Fakultatiboen Goi Mailako Kidegorako langileak hautatzeko deialdietan izena emateko tasa 20,68 euro da.
2.3.– Oinarri orokorretako 3.3.e) apartatuari dagokionez, hauek dira Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalan sartzeko tituluak:
– Nekazaritza eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako teknikaria,
– Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko goi-mailako teknikaria,
– Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi-mailako teknikaria,
eta haren baliokide guztiak.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
3.– Lanpostuak adjudikatzeko betekizun espezifikoak.
3.1.– Deialdi honetako lanpostuetan, euskararen 3. hizkuntza-eskakizuna izatea betekizun izan daiteke lanpostua betetzeko. Euskara jakitea betekizuna da derrigortasun-data igarota daukaten lanpostuetan.
3.2.– Horrez gainera, deialdi honetako lanpostu jakin batzuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
Deialdi honetako lanpostuek betekizun espezifiko hauek izan ditzakete:
– B gidabaimena.
Merezimenduak alegatzeko izapidean deklaratu beharko da.
Eskainitako lanpostuen zerrendan –oinarri orokorretako 15.2 apartatuan aipatzen da–, hauek zehaztu behar dira: lanpostu bakoitzaren izena, saila edo organismoa, zentro organikoa, lanpostua kokatuta dagoen herria, destino-osagarriaren eta berariazko osagarriaren mailak, hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data, eta lanpostua betetzeko bete behar diren betekizun espezifikoak.
4.– Hautaketa-prozesua.
Hautaketa-sistema oposizio-lehiaketa izango da.
4.1.– Oposizio-fasea.
Oposizio-fasearen diseinua eta garapena oinarri orokorretako 11. apartatuan jasotzen da.
Oposizio-fasean, gehienez 100 puntu lor daitezke.
4.2.– Lehiaketa-fasea.
Lehiaketa-fasean, gehienez 45 puntu lor daitezke, baremo honen arabera lortutako puntuak batuta:
4.2.1.– Emandako zerbitzuengatiko esperientzia. Esperientziatzat hartzen dira edozein administrazio publikotan, organismo autonomotan, zuzenbide pribatuko ente publikotan, unibertsitate publikotan, estatutu-organoetan eta organo konstituzionaletan emandako zerbitzuak, bai eta justizia-administrazioan emandakoak ere, funtzionario-harremanekoak nahiz lan-kontratuko harremanekoak izan:
i) Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrean eta haren administrazio instituzionalean emandako zerbitzuak:
– Indarrean dagoen lanpostu-zerrendan lehentasunezko eskala Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskala duten lanpostuetan.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalako izendapenarekin edo pareko kategoriako lan-kontratuarekin.
– Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Nekazaritza eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako teknikarien, Elikagaien Industriako Goi-Mailako Teknikarien edo Natura- eta Paisaia-baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako teknikarien aukeretako izendapenarekin emandako zerbitzuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko kidego eta eskalei buruzko azaroaren 11ko 7/2021 Legean jasotako korrespondentzia-taularekin bat etorriz.
ii) Gainerako administrazio eta entitateetan emandako zerbitzuak: Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalaren pareko funtzioak dituen kidego/eskala/aukerako izendapenarekin edo lan-kategoriako kontratuarekin emandako zerbitzuak.
Zenbaketa egiteko, eskatutako betekizunak betetzen dituzten azken 10 urteetako lan-aldiak batuko dira, eta, batu ondoren, hilabetetik beherako zatikiak kenduko dira. Horretarako, 30 eguneko multzoa hartuko da hilabetetzat.
Esperientzia hori baloratzeko, 0,45 puntu emango dira lan egindako hilabete bakoitzeko, eta gehienez 27 puntu lortu ahal izango dira.
Seme-alabak zaintzeko eszedentzian, senideak zaintzeko eszedentzian, genero-indarkeriagatiko eszedentzian edo indarkeria terroristagatiko eszedentzian igarotako denbora esperientzia baloragarritzat hartuko da erreserbako lanpostuan.
Esperientzia kidego eta eskala bakar batera sartzeko soilik alegatu ahal izango da.
4.2.2.– Tituluak, gehienez 18 puntu.
Ez dira merezimendu gisa baloratuko sartzeko betekizuna den edo merezimendu gisa baloratu den goragoko titulu bat lortzeko bide ematen duten edo beharrezkoak diren tituluak. Aurreikuspen horretatik salbuetsita daude lanbide-heziketako espezializazioko ikastaro ofizialetan sartzeko behar diren titulazioak.
– 10,80 puntu emango dira espezializazioko ikastaro ofizial hauetako bakoitzeko:
Lorezaintza eta lore-arteko espezializazio-ikastaroa (GM sarbidea).
Zelula-kultiboei buruzko espezializazio-ikastaroa (GS sarbidea).
– 7,2 puntu emango dira ikasketa-eremu hauetako titulu bakoitzeko (gradua, lizentzia, ingeniaritza, diploma eta ingeniaritza teknikoa):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Ikasketa-eremu bakoitzean sartzen diren tituluak uztailaren 15eko 147/2025 Dekretuaren IV. eranskinean adierazitakoak dira (147/2025 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioen lanpostuen zerrenda onartzen duena).
Gradu-, lizentzia-, ingeniaritza- eta diploma-tituluen edo ingeniaritza teknikoko tituluen kasuan, titulu bakarra baloratuko da ikasketa-eremu bakoitzeko.
– 7,2 puntu emango dira Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulu hauetako bakoitzeko:
Basoa eta Natura Ingurunea Kudeatzeko goi-mailako teknikaria.
Elikagaien Industriako Prozesuetako eta Kalitateko goi-mailako teknikaria.
Analisiko eta kalitate-kontroleko laborategiko goi-mailako teknikaria.
Titulu bakoitzaren baliokideak zein diren Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren webgunean kontsulta daitezke (https://www.todofp.es/convalidaciones-equivalencias-homologaciones/equivalencias.html).
4.3.– Euskara jakitea.
Hizkuntza-eskakizunek derrigortasun-data igarota ez dutelako euskara jakitea betekizun gisa eskatzen ez den lanpostuetan bakarrik baloratuko da. Baremo honen arabera baloratuko da euskara jakitea:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko eta haren organismo autonomoetako hizkuntza-eskakizunen baliokide diren ziurtagiri eta tituluak dekretu hauetan zehaztuta daude: 297/2010 Dekretua, azaroaren 9koa, Euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, eta 47/2012 Dekretua, apirilaren 3koa, Euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko dena.
5.– Lehentasunaren klausula aplikatzea.
Martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bateginaren 21.1.a) artikulua betetze aldera, aplikatu egingo da artikulu horretan aurreikusitako berdinketa hausteko klausula, emakumeak gutxiegi ordezkatuta baitaude Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Hazien Eskalan, eta, beraz, lehentasuna emango zaie.
6.– Gai-zerrenda espezifikoa.
1.– Haziak eta mintegi-landareak: Kontzeptua. Barietateak. Merkatu-barietateen erregistroa.
2.– Haziak eta mintegi-landareak: Kategoriak. Ekoizpena. Merkaturatzea.
3.– Haziak eta mintegi-landareak: Kontrola eta ziurtapena. Zigilua. Etiketak. Kontrol aurreko eta osteko saiakuntzak. Arau-hausteak eta zehapenak.
4.– Landare-barietate babestuak: Kontzeptua. Babes-betekizunak. Lortzailearen eskubideak. Lizentziak. Erregistro ofiziala.
5.– Hazitarako patataren kontrol eta ziurtapena.
6.– Hazitarako patataren ekoizpena Euskal Autonomia Erkidegoan.
7.– Zereal-hazien kontrol eta ziurtapena.
8.– Baratze-landareen hazien kontrol eta ziurtapena.
9.– Ugalketarako baso-materialak merkaturatzea.
10.– Landare apaingarrien ugalketa-materialen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzea.
11.– Barazki-landareen eta barazki-ugalketarako haziak ez diren beste material batzuen ekoizpena eta merkaturatzea kontrolatzea.
12.– Mahatsondoen mintegiko landareen kontrola eta ziurtapena.
13.– Fruta-arbolen mintegiko landareen kontrola eta ziurtapena.
14.– Bazka-landareen hazien kontrol eta ziurtapena.
15.– Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria: izurriteen kudeaketa integratua. Erabiltzaile profesionalen eta saltzaileen prestakuntza.
16.– Ekoizleen eta Operadoreen Erregistro Ofiziala (EOEO). Euskadin eskumena duten administrazioak.
17.– Landare-izurriteak Europan. Berrogeialdiko izurriteak, lehentasunezko izurriteak, eremu babestuko izurriteak eta berrogeialdikoak ez diren izurrite arautuak.
18.– Pasaporte fitosanitarioa. Formatua, edukia eta jaulkitzea. Pasaportea nahitaez eraman behar duten landareak.
19.– Landareen operadore profesionalen erregistroa (LandOPE). Kontzeptua. Erregistratu beharra. Operadore-motak.
20.– Landareen operadore profesionalen erregistroa (LandOPE). Erregistratzeko prozedura. Edukia. Erregistro-zk.: Aurkeztu beharreko deklarazioak.
21.– Ugalketarako landare-materialaren ekoizleak. Ekoizle-motak. Baimena. Betebeharrak.
22.– Patataren izurriteak eta gaixotasunak.
23.– Hazi ziurtatuaren ekoizpena Euskadin.
24.– ELGAren hazi-sistemak eta hazien analisirako eta laginketarako ISTA egiaztapen-estandarra. Kontzeptua, helburuak eta aplikazio-eremua.
25.– Elikagaien katea. Elikagai-katearen Kontrol Ofizialerako Plana (PNCOCA). Agintaritza eskudunak. Goi mailako helburuak. Kontrol-programak. Euskadiko nekazaritza-elikagaien katearen kontrol ofizialerako plana.
26.– Landare Osasunaren kontrol ofizialeko programa.
27.– Elikagaiak eta pentsuak ekoizteko genetikoki eraldatutako organismoak (GEO) nahita askatzeko kontrol ofizialeko programa.
28.– Nekazaritza-elikagaien katearen eta horrekin lotutako eragiketen gainean egindako kontrolak eta beste jarduera ofizial batzuk. Kontzeptua. Betebehar orokorrak. Auditoriak. Laborategi ofizialen izendapena. Kontrol ofizialak burutzea.
29.– Nekazaritza-jatorria duten nitratoek eragindako kutsadura lausoaren aurka urak babestea.
30.– Eremu kaltebera deklaratutakoak, EAEn.
RSS