Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

156. zk., 2026ko abuztuaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3651

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitzaie Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakian jarraituko den administrazioarekiko 303/2026 zenbakiko auzi-errekurtsoaren (303/2026 zk., prozedura laburtua) balizko interesdunei.

Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiaren Administrazioarekiko Auzien Ataleko 4 zenbakian, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (prozedura laburtuen izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 303/2026) Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren otsailaren 12ko 252/2026 Ebazpenaren aurka (akats baten ondorioz «252/2025» gisa aipatua akordioan bertan), 2020-2021-2022 EPEko administrarien kategoriako txanda irekiko destinorako izangaien eskaintzari eta zerrendari buruzkoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Iragarki hau EHAAn argitaratu da, deialdiaren oinarriei jarraikiz, eta BOEn, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko abuztuaren 11.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala