
156. zk., 2026ko abuztuaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 5 orri.)
- EPUB (296 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
3645
EBAZPENA, 2026ko uztailaren 30ekoa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, argitara ematen duena 2025eko ekitaldirako «Ekintzaile» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da emandako dirulaguntzen zerrenda.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erakunde honen zuzendari nagusiak 2025eko apirilaren 24an onartutako «Ekintzaile» laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen erakunde onuradunen zerrenda (2025eko maiatzaren 15eko EHAA, 90. zk.). Zerrenda horretan, adieraziko da zein diren espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.
Bilbao, 2026ko uztailaren 30a.
SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
JON ANSOLEAGA UGARTE.
RSS